Enplegua sortzen duten enpresa-proiektuak bultzatzea SPRI taldeko Enpresa Sustapeneko saialaren helburuetako bat da, eta, COVID-19k eragindako krisialditik urtebete baino gehiago igaro ondoren, Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasunaren alde egiten du. Horretarako, lehendik daudenetara gehituko diren finantza-laguntzako programa berriak jarri ditu martxan.
Aitor Cobanerak, saileko zuzendariak, bi programa nabarmendu ditu aurten berritasun gisa: “Bildu eta Bateratu, batez ere ekoizpen-jarduera handitzearekin lotutako inbertsioari laguntzen diotenak, gure ustez beharrezkoa baita Euskadin lehen zegoen bideari berriro heltzeko”.
Gainera, sailak lehendik dauden enpresa-ehunaren proiektuen aldeko apustuarekin jarraitzen du, bai eta ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzen duten enpresa-jarduera berrien aldeko apustuarekin ere, kanpotik datozen proiektuak eta klusterren dinamizazioa alde batera utzi gabe.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?