Filtra tu búsqueda


Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 maiatza, 2021 Berrikuntza Eraldaketa digitala Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

IIMH eta Innovae enpresek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, teknologia digital berriak fabrikazio aurreratuan txertatzeko

Ezagutza teknikoa digitalizatzeko hainbat tresna erabili ahal izango ditu ikastetxeak

IMHk, Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusak eta Innovae enpresak, errealitate areagotuan eta errealitate birtualean oinarritutako irtenbideetan erreferentzia den enpresak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute, industria-ehunean teknologia digitalen ikaskuntza eta ezarpen-prozesuak bizkortuko dituzten hainbat ekimen abiarazteko, bereziki fabrikazio aurreratuaren esparruan.

Fabrikazio aurreratuaren teknologia berri horiek enpresetara eta ikasleengana hurbiltzeko helburuarekin, ezagutza teknikoa digitalizatzeko hainbat tresna erabili ahal izango ditu ikastetxeak, errealitate areagotuan oinarrituta, hala nola SAAM eta ATR. Konponbide horiei esker, prozesu gidatuak ikus daitezke urratsez urrats, eta urruneko euskarri teknikoa eman; aldi berean, aukera ematen dute teknikarien trebakuntza hobetzeko, produkzio-geldialdiak minimizatzeko, produkzio-prozesuen eraginkortasuna hobetzeko eta gorabeherak konpontzeko denbora murrizteko.

Hitzarmenak jasotzen dituen konpromisoen artean, Innovaek IMHren unibertsitate mailako nahiz lanbide heziketako prestakuntza-prozesuetan txertatudo du euren ekipamendua eta teknologia. Gainera, teknologia horrekin lotutako enplegurako prestakuntza-ikastaro bat sortuko du. Bestalde, Innovaek SAAM eta ATR produktuen lizentziak emango ditu prestakuntza-helburu horietarako, eta prestakuntza-saioak emango dizkie IMHko irakasleei. Horrez gain, jardunaldi teknologikoak edo erakustaldiak antolatuko dira ikastetxeko instalazioetan, ikasleei eta enpresei zuzenduta. Era berean, bi erakundeek aktiboki lagunduko dute I+G+b proiektuak garatzen, bai eta irtenbide horiek makina-erremintaren sektoreko enpresetan ezartzeko proiektu errealak garatzen ere.

Hitzarmena sinatzeko saioan, Ixaka Egurbide IMHko zuzendari kudeatzaileak esan du akordioa “urrats bat gehiago dela IMHren estrategian gure gaitasun teknologikoak eta gure prestakuntza-prozesuak digitalizatzeko, enpresei erantzun berritzaileak ematen jarraitzeko eta, bereziki, gure ikasleen trebakuntza hobetzeko”. Bestalde, Pablo Ayalak, Innovae enpresako CEOk, honako hau adierazi du: “Akordio honen bidez, etorkizuneko profesionalen gaitasun digitala eta gazteen enplegagarritasuna hobetzen nabarmen lagundu ahal izatea espero dugu. Euskal enpresa-sarean sentsibilitate handia dago jada prozesuak digitalizatzeko beharrari buruz, eta eraldaketa hori jasango duten teknologia berrietan prestatutako profilak izateko premia argia dago”.

IMHri buruz
IMH erreferentziazko prestakuntza-zentroa da Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren esparruan, enpresek eta pertsonek behar dituzten gaitasunen ikaskuntza bizkortzeko. 2.200 ikasle baino gehiagorengana iristen da prestakuntza-eskaintza.

Innovae-ri buruz
Azken belaunaldiko teknologietan oinarritutako soluzioak eta produktuak garatzen dituen enpresa teknologikoa, hala nola errealitate areagotua edo errealitate birtuala. Innovaek arrakastaz aplikatu ditu azken 10 urteetan mota horretako irtenbideak industria-sektorean, prozesu teknikoetan prestakuntza eta exekuzio mota guztiak optimizatzeko, hala nola makineriaren mantentze-lanak, instalazioak martxan jartzea, ekoizpena, kalitate-kontrola edo euskarri teknikoa.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak