Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

erabilera-kasuak 11 maiatza, 2021 Berrikuntza Eraldaketa digitala BDIH Data Driven Solutions nodoa BDIH EIKTak Fast Track Innobideak programa

Intralogistika automatizatua, eskuragarritasunaren bermea

ULMA
ULMA

ULMA Handling Systems hainbat sektoreri intralogistika-irtenbideak eskaintzen dizkien enpresa handia da, eta Oñatin (Gipuzkoa) dauka egoitza. Enpresak logistikaren eta horniduraren kudeaketaren arloan lehentasunezkotzat jotako bi behar identifikatu zituen; lehenik eta behin, bezeroari eskuragarritasun-indize altuenak bermatuko zituen instalazio intralogistiko automatiko bat ematea, eta, bigarrenik, zerbitzu proaktiboago baterako instalazio automatizatuaren elementu guztiak monitorizatzea, aldez aurretik hobekuntza posibleak identifikatuz.

IoT, Cloud eta Simulazio/interakzio teknologien ezarpenari esker, zerbitzu telematiko berriak garatzea lortu dute, diferentzial komertzial eta lehiakorra ematen diotenak, prozesuen efizientzia hobetuz denbora errealean monitorizatu ahal izateari esker.
Jakin nahi duzu nola egin duten?

Beharra:

  • Bezeroari instalazio intralogistiko utomatiko bat ematea, eskuragarritasun-indize handienak bermatzeko.
  • Zerbitzu proaktiboago baterako instalazio automatizatuaren elementu guztiak monitorizatzea, hobekuntza posibleak aldez aurretik identifikatuz, esku hartu behar duten taldeek modu aurreratuagoan jardun dezaten.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Logistikaren eta horniduraren kudeaketa


Enpresaren tamaina:

Grande

Sektorea:

Multisektoriala

Lokalizazioa:

Oñati (Gipuzkoa)

Konponbidearen onurak:

  • Zerbitzu telematiko berrien garapena
  • Abantaila komertzial eta lehiakorrak lortzea
  • Prosezuen eraginkortasuna hobetzea

Sartutako teknologia berriak:

  • Gauzen interneta (IoT)-Kudeaketa-plataforma
  • Big Data-Cloud-Datuen biltegiratzea
  • Simulaketa eta Interakzioa-Bezeroarekin elkarreragiteko plataforma

Lotutako albisteak

7 Azaroa, 2024 BDIH
Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Irakurri gehiago
16 iraila, 2024 BDIH
Fabrikazio aurreratuko prozesuetarako metrologia-softwarea
Irakurri gehiago
11 uztaila, 2024 BDIH
Indart3Dk material berriak gehitu ditu 3D inprimaketa-prozesuetan
Irakurri gehiago
27 ekaina, 2024 BDIH
Material konposatuen zulaketa one-shot tresnekin
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2023 BDIH
Aurretik eskaneatutako piezetan zentratutako metrologia softwarearen garapena
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak