AIC Automotive Intelligence Center automobilgintzaren sektorerako balioa sortzeko zentro bat da, berrikuntza irekiaren ereduan oinarritua. Gaur egun, 30 erakunde eta 950 profesional baino gehiago ditu Boroan (Bizkaia) kokatutako bere instalazioak erabiltzen. Bere jarduera dela eta, AICrentzat ezinbestekoa zen gaitasun fisiko eta birtualak zituen instalazio pilotu bat izatea, fabrikazio aurreratuko estrategiak modu integralean testatzeko, 4.0 estrategia horiek abian jartzearen inpaktua ebaluatzeko eta digitalizazioaren eta 4.0 teknologien inguruan prestatzeko.
Fabrikazio aurreratuan espezializatutako konpetentzia-zentro hori sortzeko, teknologia sorta bat ezarri da, hala nola IoT, Big Data eta Cloud, Machine Learning/Deep Learning, Ikusmen Artifizialeko Aistemak eta Elkarlaneko Robotika, AICren arlo eta prozesu guztietarako funtsezko zutabeak direnak. Irtenbide horiek ekarri dituzten onuretako batzuk hauek izan dira: aurreikusteko eta aurrea hartzeko gaitasuna handitzea, produktuaren kalitatea maximizatuz; prozesuen arintasuna eta malgutasuna areagotzea; kudeaketa proaktibo, denbora errealean, paperik gabe eta ikusmenean, erabakiak hartzea errazteko; edo ikuspegi integral bat eskaintzea.
AICko taldeak dena kontatzen dizu!
Fabrikazio aurreratuko estrategiak modu integralean testatzeko, 4.0 teknologia horiek abian jartzearen inpaktua ebaluatzeko eta digitalizazioaren eta 4.0 teknologien inguruan prestatzeko gaitasun fisiko eta birtualak dituen instalazio pilotu bat izatea.
Prosezu-adimena, Trazabilitate unitarioa, Zero akatsak, Mantentze aurreratua, Teknologia berriak eta Ezagutzaren kudeaketa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?