Bizkaiako Industrialdeak Programa ezagutzera joko dugu. Horretarako Ibon Goirienak, Bizkaiko Industrialdeak sozietateen jerenteak Bizkaia irratiagaz berba egin dau.
“Industrialdeak” sozietateek, horien partaidetzarik handiena SPRILURek dauka, Diputazio eta Udalekin batera, eta jarduten duten Udalerrietako enpresa-jarduerari mesede egiten diote.
Enpresei industria-lurzoru urbanizatuta, pabilioiak eta bulegoetarako sarbidea ematen eta errazten diete, beren jarduera modu ezin hobean garatzeko.
Industrialdeak Programa, Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan garatu nahi duen enpresa-ekimen ororentzako ekintza onuragarri eta erakargarriak eskaintzen dituzte.
Eiguzu argazkitxo bat. Bizkaiko Industrialdeak soziedadearen barruan, zeintzuk Industrialde daukaguz?
Ba, Bizkaian Industrialdeak Programa barruan 4 Industrialde daukaguz. Bata, Lea inguruan, Bizkaia Sortaldeko Industrialdeak sustatzen dauena, beste bat Ezkerraldean, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdean barruan, honek bere Txorierriko Zamudion industrigune bat kudeatzen dau. Gero, Arratiako Industrialdea, Arratia inguruan eta Busturialdeko Industrialdea, Busturialdean.
Eta Covidaren aldi honetan, zeintzuk dira soziedadearen lehentasunak?.
Bueno, ba gure helburua beti izen da pabilioak eta lurra prest eukitzea enpresentzako eta horretan jarraitzen dogu ere gaur egun. Ez dira momentu errezenak horretarako bez, baina horretan gabiltza. Oin badaukaguz proiektu pare bat martxan, espazio industrialak eta azpiegituren oferta mantendu ahal izateko.
Proiektu pare bat martxan diñozu, kontaiguzu apurtxu bat.
Oraintxe, momentuz, eraikin bi dekoguz martxan; bata Zamudio inguruan, hau da 8 pabilioi industriala egiteko, 2.000 metro karratu ingurukoa, Pinoa poligonoan. Hau, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak eraikin sustatutakoa izango da.
Eta gero beste bat, Arratialdean, Arteako Bildosola industrialdean, ekainan, makinak martxan jarriko doguz beste 7.000 metro inguru pabiloi industrialak eraizteko. Ia beteten doguzen eta helburua aberastasun pixka bat ere sortzen dogun herrialde honetan, ze momentu zail hauetan ondo etorten da.
Ideia bat egiteko, lehen aipatu dozuzan lau Industrialdea horietan, zenbat enpresak egon daitezke, gutxi gora behera?
200 bat inguru. Lau Industrialdea dire, zazpi polígono martxan eta beste batzuk ia gustiz beterik dauzenak eta, zazpi dauz ondiñokarren izanaren inguruan zeozer saltzeko badauke. Haien guztien artean 1.900-1.800 lanpostu sortuta daude bertan dauzen enpresetan.
Aipatu dozu Covid-aldi hau ez dala erreza eta zuei, eta batez be, zuen inguruari Industrialdeetan dagozan enpresei, zertan eragin dautze gehien.
Nik pentsaten dot hemen ixtu ala larria pasaten direzenak ba enpresak eurek direla. Ez danak, baina batzuk nahiko ondo, ez dakit hitz egokia den, baina ondo pasaten ari diren. Ala ta gustiz, badau bataran bat ixtutzu dabilena. Nik pentsaten dot, adibidez, automozio inguruan dauzen enpresak askotso sufritzen ari direla. Guk alde horretatik, ahal den neurrian, enpresak industrigunetan esartzeko laguntza ematen deutsegu, finantziazio aldetik, gure enpresei laguntzeko. Industrialdeak sozietateagaz harremanetan dabiltzenei soporte apurtsu bet emon eta lagundu aurre egiteko. Ahal den neurrian guk be horretan bultzada emoteko.
(Bizkaia Irratiak egindako elkarrizketatik).
Industrialdeek “Jasangarritasunaren eta lurralde-orekaren irizpideak betez, azpiegitura industrialak garrantzia nabarmentzea dute xede, beti ere prezio lehiakorrak eskainiz eta finantza-formula malguen bidez ondasunetarako sarbidea erraztuz”
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?