Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 maiatza, 2021 Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa I+G Araudia BIND Bio-osasuna Energia Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa UP Euskadi

“Euskadi Next” Programak Euskal Autonomia Erkidegoaren eraldaketa ekonomikoaren eta bertako sendotasunen alde egiten du

Euskadi Next programak, guztira, 18.286,6 M/€-ko inbertsio-inpaktua —Europako funtsak eta baliabide propio publiko eta pribatuak— jaso lezaketen proiektu zehatzak biltzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next 2021-2026 Programa eguneratzea onartu du gaur. Programa horretan, eraldaketa ekonomikoaren aldeko apustu garbia jasotzen da, baita Euskal Autonomia Erkidegoak Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismotik —MRR— datozen Europako funtsen erabileran dituen sendotasunak sustatzearen aldekoa ere, eskualdeko bederatzi PERTE proiekturen bidez. Euskal programaren eguneratze horren arrazoia da aurtengo lehen hilabeteetan funtsen kudeaketarekin eta Europan, Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan duten gobernantzarekin zerikusia duten gaiak ezagutu direla, eta horiek nahitaez hartu behar direla kontuan programa bideratzean.

Euskadi Next programak, guztira, 18.286,6 M/€-ko inbertsio-inpaktua —Europako funtsak eta baliabide propio publiko eta pribatuak— jaso lezaketen proiektu zehatzak biltzen ditu. Ez da MRR mekanismoaren eragin zehatza kuantifikatu, ezinezkoa baita proiektu bakoitzarekin zenbat lortuko duen jakitea, “Estatu-laguntzen” irizpideen araberakoa izango baita. Inbertsio osoaren % 35 batez beste hartuta, 6.400 M/€-ri buruz —Espainiak jasoko dituen 70.000 m/€-ko dirulaguntzetatik— hitz egiten egon gaitezke.  Dokumentuan jasotako proiektu guztiak ukigarriak eta gauzatzeko modukoak dira Europak ezarritako denbora-esparruan.

Garrantzitsua da ulertzea zenbateko hori ez dutela euskal erakundeek osorik jasoko, baizik eta instituzioen (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak, Estatuko Administrazio Orokorra), erakunde pribatuen, hirugarren sektorearen eta abarren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan eragina izan dezakeen MRR mekanismoaren zenbatekoa dela. Euskadi Next programaren planteamenduak suspertzeko palanka gisa eraldaketa azpimarratzen du, eta euskal proiektuak lau mailatan banatzen ditu, “España puede” planarekin eta Europako jarraibideekin bat egin ahal izateko. Ildo horretan, esku-hartze piramidaleko egitura bat planteatzen da, jarraian azaltzen den moduan:

EUSKAL PROIEKTUAK ESTATUKO 5 PERTE PROIEKTUTAN

Europak figura hori baliozkotzen duen jakiteko zain, Estatuak 6 PERTE proposatu ditu. PERTE horiek sektore estrategikoetan jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa bultzatzeko esparruak dira, balio-kate osoa herrestan eramateko gaitasuna dute, puntakoak teknologikoki, baina merkatu-akatsak gainditzeko beharra dute; hain zuzen ere, teknologia landu behar delako, eta, aldi berean, beste behar batzuei ere heldu behar zaielako, hala nola etengabeko prestakuntzari, unibertsitate-heziketari, lanbide-heziketari eta abar. Epealdian zehar 10 izatea aurreikusten da, baina beste 4ak oraindik ez dira ezagutzen.  Orain arte identifikatutako Estatuko PERTE proiektuekin lotura argia duten Euskadi Next programan aurreikusitako guztizko inbertsioak 5.085 milioi eurokoak dira, eta proposatutako 6 PERTEetatik 5etan sartzen dira.

ESTATUKO PERTEAInbertsio osoa (M€)
AUTOMOBILGINTZA BERDE ETA KONEKTATUAREN INDUSTRIA2.105,9
ENERGIA SORKUNTZA HIDROGENO BERDEAREN BITARTEZ1.410,4
INDUSTRIA AEROESPAZIALA334,3
NEKAZARITZA JASANGARRIA ETA ERAGINKORRA483,3
PUNTA-PUNTAKO OSASUN-SISTEMA NAZIONALAREN GARAPENA750,9
ESTATUKO PERTEAK GUZTIRA5.084,8

 

*1. eranskina: ESTATUKO PERTE proiektuentzako ekarpena

ESKUALDEKO PERTE PROIEKTUAK: ESPEZIALIZAZIO ADIMENDUNEKO ESTRATEGIA

EAEren planteamenduak figura hori proposatzen du, gainerako autonomia-erkidegoetara ere zabal daitekeena; izan ere, guztiek dituzte 2014an onartutako espezializazio adimenduneko estrategiak, Egiturazko Funtsak (EGEF eta EGIF) eskuratu ahal izateko. Proiektu konplexu estrategikoak eta eraldatzaileak hainbat “ministerio-leihatilatan” ez zatikatzeko bide bat eskaini nahi da. Proiektu horiei esker, lehiakortasun globala lor daiteke, baita merkatu-nitxoetara iritsi ere, mundu-mailako lidergoekin, abangoardiako garapen teknologikoarekin eta euskal produkzio-sarearen trakzio-gaitasunarekin. Gaitasun publiko zein pribatu guztiak aktibatzea da helburua. Euskadi Next programak guztira 6.400 M/€-ko inbertsioa duten proiektuak barne hartzen dituzten ESKUALDEKO 9 PERTE planteatzen ditu. PERTE horiek taula honetan daude jasota:

LURRALDEKO PERTEAInbertsio osoa (M€)
BIZITZA LUZEA, ONGIZATEA ETA ERRESILIENTZIA646,7
BANAKETA ADIMENDUNEKO SAREAK (URA, GASA ETA ELEKTRIZITATEA)1.518,6
ITSAS JATORRIKO ENERGIA BERRIZTAGARRIAK272,8
GAITASUN ZIENTIFIKOA ETA TEKNOLOGIKOA380,6
BIG DATA, CLOUD, ADIMEN ARTIFIZIALA, ETA ZIBERSEGURTASUNA.484,7
EUSKADI SORTZAILEA108,7
HIRI JASANGARRIAK1.130,4
KLIMA-ALDAKETAREN AURREKO ERRESILIENTZIA, EKOSISTEMAK ETA BIODIBERTSITATEA383,4
EKOBERRIKUNTZA  ETA EKONOMIA ZIRKULARRA1.473,5
LURRALDEKO PERTEAK GUZTIRA6.399,3

 

*2. eranskina: ESKUALDEKO PERTE PROIEKTUAK

DIRULAGUNTZEN eta LIZITAZIO PUBLIKOEN DEIALDIAK

Azkenik, Administrazio Publikoen dirulaguntzen deialdietara edo indarrean dauden beste tresna batzuetara joz garatuko diren ekimenak, inbertsioak eta/edo proiektuak jasotzen dira. Horiek MRR mekanismoaren zati garrantzitsu bat bideratzeko balioko dute. Formula hori izango da biderik garrantzitsuena funtsak eragile sozioekonomiko guztietara heltzeko, izan enpresak —bereziki, ETEak—, hirugarren sektoreko eragileak eta toki-erakundeak —Estatuko Administraziotik kudeatutako edo aldez aurretik autonomia-erkidegoetara transferitutako hainbat deialdiren onuradunak edo hartzaileak, hainbat esparrutan, hala nola turismoan, energia-efizientzian, hiri-berroneratzean eta abar—. Kasu gehienetan aurreikusita dago lehendik dauden laguntza-deialdiak erabiltzea, MRR mekanismoaren baliabide gehiago eskuratzeko, eta administrazio-izapidetzea arinagoa izan dadin lortzeko.

Bestalde, inbertsio publikoko proiektuak gauzatzeko administrazioek ditugun tresnak erabiliko ditugu, hala nola lizitazioak eta erosketa publikoa, teknologia berritzailearen erosketa publikoa barne. Erronka funtsak bizkortzea da, eta, horretarako, beharrezkoa da araudian eta kudeaketa publikoko prozeduretan eta tresnetan dauden oztopoak eta botila-lepoak berrikustea, kontrol-betebeharrak murriztu gabe. Jarduketa horietako askok eragin argia izango dute udaletan, hiri-habitatak eta naturguneak hobetuko dituzten azpiegiturak izango baitira, hainbat gairi dagokienez: uren saneamendua eta arazketa, konektagarritasun digitala, bioekonomia bultzatzea, etab.

EUSKADI NEXT OSAGAIAKGuztizko inbertsioa (M€)
PERTSONEN OSASUNA ETA ZAINTZA284,5
BIZITZA OSOKO IKASKUNTZA747,8
ENERGIA BERRIZTAGARRIEN SORKUNTZA699,8
MUGIKORTASUN JASANGARRIA1.391,4
DigitalizaZIOA ETA BERRIKUNTZA1.316,4
HIRI-HAbitatA1.306,5
HABITAT NATURALA ETA HONDAMENDI NATURALEN PREBENTZIOA976,2
EKONOMIA ZIRKULARRA79,9
GUZTIRA DEIALDIAK ETA LIZITAZIOAK6.802,5

 

*3. eranskina: Euskadi Next-eko 8 osagairen dirulaguntzen eta lizitazio publikoen deialdiak

 LURRALDE-OREKA

Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzaren proiektuek duten pisua handitu egin da; izan ere, lehen bost hilabete hauetan, Estatuak planteatutako ekintza-esparruak ezagutu dira, eta horiek bideragarri egin dute Hezkuntzaren —Lanbide Heziketari eta I+G+b-ri buruzko guztia— eta Osasunaren —digitalizazioa, medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak— arloetan oso jarduera indartsuak barne hartzea. Era horretan, banaketa honela geratuko litzateke:

GUZTIZKO INBERTSIOA
EAE *lurralde guztiak batera hartuta% 59
ARABA% 11
BIZKAIA% 18
GIPUZKOA% 12
100,00

 Eranskinak

 

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak