Eraldaketa digital beten aurrean gaude, eta industria-sektoreak profil profesional berriak behar ditu, 4.0 Industriaranzko bilakaerak dakartzan erronkei aurre egiteko. Eskaera horren aurrean, ‘Datuen iraultza 4.0 Industrian: profil eta gaitasun profesional berriak’ jardunaldia antolatuko du datorren uztailaren 1ean IMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusak.
Online saio hau gaitasun tekniko berri horiek eskatzen dituzten hainbat industriatako profesionalei zuzenduta dago. Programa horretan enpresa eta zentro teknologikoetako arduradunek parte hartuko dute, IMHko irakasle eta ikasleez gain, eta industria-sektoreak gaur egun aurrez aurre dituen hainbat gai jorratuko ditu.
Hasteko, Mikel Niño, Tecnaliako fabrikazio aurreratuko eta 4.0 Industriako estrategia-arduradunak, ‘pertsonen rola 4.0 Industrian eta bergaikuntzaren garrantzia’-ri buruz hitz egingo du.
Ondoren, Zigor Lizuain, Digital Transformation Solutions Architect Emerson Automation Solutions-en, belaunaldi aldaketaz arituko da ‘Industria 4.0. Bi belaunaldiren arteko hizketaldia’ hitzaldian.
IMHtik, Naiara Vidal graduondoko zuzendariak campuseko eskaintza akademiko baten berri emango du: 4.0 Industriarako Datuen Analisi Prediktiboko Proiektuen Graduondokoa.
Jardunaldiari amaiera emateko, ‘4.0 Industriarako Datuen Analitika Prediktiboaren Proiektuko espezializazioak zer ekarpen egin dit?’ mahai-ingurua egingo da, eta bertan parte hartuko dute Eva Anglada Tecnaliako Garraio-Industriako Saileko ikertzaileak, Aritz Agirrezabal GKN Driveline-ko Ingeniari Elektrikoak, Beñat Gallastegi IMHko Fabrika Digitalaren Arloko arduradunak, eta graduondoko ikasleek.
Izen emateak hemen daude eskuragarri.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?