Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 maiatza, 2021 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

JakinCodek I+Gko Europako bi proiektutan parte hartu du, zibersegurtasunean aurrera egiteko helburuarekin

Zibersegurtasunaren arloaren aldeko apustua egiten duen enpresa gasteiztarra CRYOGNIC eta GURU proiektuetako kide da, industria-sarean zibersegurtasuna indartzea helburu dutenak

4.0 industriak eta enpresen eraldaketa digitalak agerian utzi dute zibersegurtasunaren garrantzia. Horren erakusgarri dira 2020an onartu diren 175 zibersegurtasun-proiektu baino gehiago, Elkartek, Basque Industry 4.0, Ekintzaile edo Hazitek bezalako laguntza-programei esker, zibersegurtasuneko programa espezifikoak izan ez arren arlo horretako jardueren ikerketan eta garapenean lagundu dutenak. Azken horren barruan daude CRYOGNIC eta GURU, zibersegurtasunaren arloan soluzio berritzaileak bilatzen dituzten I+Gko bi proiektu.

Pandemiak sektore guztietan izan duen eragina gorabehera, JakinCode Gasteizko enpresa gazteak bi berrikuntza-proiektu horietan parte hartu du 2020 honetan, industria-sarearen zibersegurtasuna indartzeko soluzioak garatzeko. Arabako enpresak 5 urte daramatza neurrira egindako irtenbideak garatzen intrusioen eta zibererasoen aurrean arriskua murrizteko eta negozio-prozesuen jarraitutasun egokia bermatzeko, eta, hasiera-hasieratik, garrantzi handia ematen dio I+Gri: “2014an hasi genuen gure ibilbidea, baina 2016ra arte ez genuen gure benetako jarduera hasi. Merkatuari balioa eman nahi genion, zerbait espezializatuagoa eskaini eta irtenbide generikoetatik haratago joan”, azaldu du Mikel Díaz de Arcaya JakinCodeko zuzendari eta sortzaileetako batek.

2020tik, CRYOGNIC eta GURU proiektu europarretan parte hartzen du. Lehenengoa 2021ean amaituko da, eta helburua da “software eta hardware soluzio bat eskaintzea, robotek doitasun handia lor dezaten kostu txikian eta instalatzeko gutxieneko denborarekin”. Díaz de Arcayak azaldu duenez, “gure lana sistema honen zibersegurtasuna bermatzea da”, zehaztu du.

Bigarren proiektua 2022ra arte luzatuko da, eta adimen artifizialeko azken ikerketak (Deep Learning) aplikatu nahi ditu portaeran oinarritutako mehatxuak detektatzeko teknologien garapenean, ondoren ikuspegi integral batetik aztertzeko. Horrela, JakinCodeko zuzendariak azaldu duenez, “erantzun automatizatu eta adimendunak sortzeko gaitasuna lortu nahi da, zibersegurtasunera bideratutako baliabideen erabilera optimizatuz, sistema ziber-erresilienteak eta moldagarriak lortzeko”. Zehazki, JakinCodek proiektu honetan duen helburua “industriaren bertikalerako trafikoa monitorizatzeko gure soluzioa % 30 optimizatzea da”, azaldu du.

CRYOGNIC proiektutik eta GURUtik lortutako soluzioak hainbat sektore eta ingurunetan aplikatuko dira, hala nola automobilgintzan, makina-erremintan edo erakunde- eta enpresa-ingurunean, nahiz eta “JakinCode-tik industriaren bertikalean murgilduta gauden bi proiektuetan”, zehaztu du Díaz de Arcayak.

Informazioa babestetik harago

Bere Gasteizko egoitzatik, 10 profesionalekin, JakinCodek hainbat enpresa eta erakunderi lagundu die beren zibersegurtasun-sistemen hobekuntzan eta eraginkortasunean, eta soluzio espezifiko bat garatu du kasu bakoitzerako: “Bezeroen ahuleziak aztertzen ditugu, eta beren negozio-logikaren testuinguruan kokatutako kontramedida batzuk proposatzen ditugu, adibidez gailu kritikoetan edo komunikazioen araberako alerta espezifikoen sorkuntzan”, azaldu du JakinCodeko zuzendariak.

Arabako enpresaren arabera, zibersegurtasunerako irtenbideak datuen babesetik eta konfidentzialtasunetik haratago joan behar dira, “soluzio orokorrak beharrezkoak dira, baina ez dira nahikoak”, Díaz de Arcayaren esanetan. “Gure ustez, segurtasuna eraginkorra izateko testuinguruan kokatu behar da; izan ere, erakundeen negozio-arriskuak eta -logikak askotarikoak dira, sektorearen, tamainaren, erabiltzen duten azpiegituraren eta teknologiaren eta abarren arabera. Funtsezkoa da aktiboen garrantzia baloratzea eta haien arrisku-mailaren arabera kontraneurriak ezartzea”, azaldu du.

2021 urte honetan arabarrek euren gaitasunak handitzen jarraitzen dute, “gure bezeroen segurtasuna ikuskatzeko tresna erasokorrak eta defentsiboak garatuz”, gaineratu du. Aldi berean, informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema bat garatzen ari dira, bezeroei ISO27001 edo Segurtasun Eskema Nazionala bezalako araudiak kudeatzen laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak