Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 maiatza, 2021 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Iñaki Suárez: “Euskadin, eraldaketa digitalaren indargune nagusia pertsonak dira”

Iñaki Suárez, responsable del Área de Transformación Digital del Grupo SPRI

Euskal industria-sektorea eraldaketa digitalerantz doa sektore guztietan. Prozesu horretan laguntzeko, SPRI Taldeak Gobernu Kontseiluak joan den martxoan onartutako 2025 Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategia du oinarri.

Iñaki Suárez SPRI taldeko Eraldaketa Digitalaren arloko zuzendariak aitortu duenez, Euskadin “digitalki gaitasun handiko enpresa sektorea dugu”. Eraldaketa hori bultzatzeko indarguneen artean, Suárezek “konpainia horietako kideak” nabarmendu ditu.

SPRIk aurten sei laguntza-programa ateratzea aurreikusi du, Jaurlaritzarekin batera. “Adimen Artifizial Aplikatua bezalako laguntzak, 5G Enpresa programa, Industria Digitala edo enpresentzako banda zabal ultralasterreko programa”, adierazi du Eraldaketa Digitalaren arduradunak.

Suárezek azaldu duenez, teknologia berriak bultzatzea da enpresek eraldaketa digitalean duten erronka nagusia. “Teknologiak eboluzionatu egingo du eta enpresetan abantaila horiek nola garatu daitezkeen ikusi beharko da”, gaineratu du.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak