IndeusBerri Industriaren Euskal Plataformaren berriak jasotzen dituen gunea da, baita industriaren jardunari eta euskarari lotutako albisteak ere. Lehen agerraldi honetan, Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuari buruzko albisteari, Adimen Artifiziala: Hezkuntzatik Industriara izenburupean egingo den jardunaldiari eta INDEUSeko Lantaldeek egindako azken bileraren berriari egin diegu tokia, baita Enpresa Digitalak ekainerako euskaraz antolatu duen tailerrari ere.
Materialen Zientzia eta Teknologiaren Kongresurako lanak aurkezteko epea zabalikAzaroaren 29 eta 30ean egingo da MZT Kongresuaren 5.edizioa, Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren zein teknologia berrien erakustoki izateko helburuarekin
Adimen artifiziala: Hezkuntzatik Industriara Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusak antolatuta, datorren ekainaren 17an egingo da onlineko jardunaldi hau, Adimen Artifiziala ardatz hartuta.
Aurtengo hirugarren bilera egin dute INDEUSeko LantaldeekMaiatzaren 27an bildu dira INDEUS ekimenean parte hartzen duten enpresak eta erakundeak, orain arte egindako lanak aztertu eta hemendik aurrera egin beharrekoak erabakitzeko.
Bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen ikasteko tailerra euskaraz, Enpresa Digitalaren eskutikOBS Studio (Open Broadcaster Software) software libreko tresna erabiltzen ikasteko tailerra ekainaren 22 eta 23an egingo da online
Webguneak euskaratzeko tresnak garatzeko lankidetza abiatu dute Elhuyarrek eta PuntuEUSekInterneten Nazioarteko Egunean sinatu dute bi erakundeek ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko ekimena jasotzen duen hitzarmena.
Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu UdaltopekZer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? Izenburu horrekin, eremu sozioekonomikoa izango du bigarren urtez ardatz nagusi Udaltopek.
EKIN, aurrerapausu bat lengoaia-naturalaren eta industria-makinen arteko interakzioari begira, baita euskaraz ereVicomtech, UPV/EHU, Tekniker, Ikor, IMH eta UZEI erakundeek Ekin proiektuan indarrak batu dituzte, langileen eta makinen arteko interakzio-mekanismoak garatzeko
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal PlataformarekinIndustria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako ekimenak dagoeneko 25 enpresa eta elkarte biltzen ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?