Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 ekaina, 2021 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Euskal industriaren eraldaketa-eredua, protagonista “Conama 2021” Ingurumenaren Kongresu Nazionalean

Ekitaldian parte hartu dute SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek eta ACLIMA klusterrak
Cristina Oyón, kongresuan.

 

Ekonomi, gizarte eta ingurumen arloetan balioa sortzeko euskal industriaren eraldaketa-eredua protagonista izan da gaur (ekainak 1) Madrilen egin den “Conama 2021” Ingurumenaren Kongresu Nazionalean, non SPRI Taldeak  ezagutzera eman baitu 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriaren barruan kokatutako Industria Adimendunaren Estrategia.

 

Hala, Cristina Oyónek (SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria) eta ACLIMAk (Euskadiko Ekoindustria eta Ingurumen Zerbitzu eta Produktuen klusterra) “Industria zirkular eta digital berri baterantz” izeneko jardunaldian parte hartu dute CONAMA 2021 kongresuaren barruan.

 

Cristina Oyonek azaldu duenez, “industria adimenduneko estrategiaren helburua da berrikuntzaren eta fabrikazioko teknologia jasangarri eta digitalen abantailak aprobetxatzea, eta negozio-ereduak eta enpresen estrategia eta antolakuntza eraldatzea, gehiago bideratu daitezen euren bezeroengana”.

 

Euskal industriak, Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialaren eragileak, ongi jakin du iraganeko aldaketa teknologikoetara egokitzen, eta gaur egun hobeto prestatuta dago trantsisio digital eta jasangarriaren erronkei aurre egiteko. Basque Industry 4.0 ekimenaren eskutik, euskal enpresak aurrera egin du bere prozesuak automatizatu eta hobetzeko bidean, eta dagoeneko txertatu ditu konponbide malguak eta robotizazioko, fabrikazio gehigarriko edo makina eta ekipoen arteko konektagarritasunarekin lotutako teknologiak.

 

“Halere –gaineratu du Oyonek- oraindik badaude eraldaketa digitalarekin eta baliabide material eta energetikoen erabilpen eraginkorrarekin lotutako erronka berriak.  Ikerketa eta digitalizazioa tresna bihurtu dira euskal industriari balio erantsi handiagoa emango dioten eta bere lehiakortasuna hobetuko duten produktu eta konponbide berriak garatzeko”.

 

Euskadiko Industria Adimendunaren estrategiak erreferentziatzat hartzen du Europako Itun Berdea, eta baita ere Europako industria-estrategia berria, krisi sanitarioaren ondoren berrikusi dena eta Europako Batzordeak berriki argitaratu duena. Berrikusitako estrategia horrek funtsezko hainbat alderdi planteatzen ditu, esaterako, merkatu bakarra sendotzea, autonomia estrategiko irekia izatea eta trantsizio berde eta digitala azkartzea. Eusko Jaurlaritza aholku ematen ari zaio Batzordeari alderdi horietan aurrera egiten laguntzeko, hala, joan den otsailean Foro Industrial bat sortu zen datozen 4 urteetarako, eta Cristina Oyón da foro horretako kideetako bat.

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak