Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 ekaina, 2021 Azpiegiturak Sprilur

Urtearen lehen hiruhilekoan, hogeita hiru enpresak erabaki dute Sprilur Taldeak eskaintzen dituen espazioetan instalatzea

Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek dagoeneko esleitu dituzte hogeita hiru enpresentzako pabilioiak eta industria-lurzorua, 17.515 metro koadro guztira.
SPRILURek Bergarako Larramendi industrialdean pabiloiak eta industria-lurzatiak sustatzen ditu

Enpresa gehienek Agurain, Amurrio eta Gasteiz (Araba); Ortuella eta Portugalete (Bizkaia) eta Bergara, Aretxabaleta, Eibar, Mutrku, Tolosa, Pasaia eta Irún (Gipuzkoa) aukeratu dituzte euren jarduera ekonomikoak instalatzeko.

 

Urtearen lehen hiruhilekoan hogeita hiru enpresak erabaki dute euren negozioa Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek kudeatutako hamar enpresa-gunetan kokatzea. Zehazki, hamalau enpresak eskatu dute Gipuzkoako Bergara, Aretxabaleta, Eibar, Mutriku, Irún, Pasaia eta Tolosan instalatzea. Arabako lurraldeetan, bost enpresak Gasteizko Jundiz , Agurain eta Amurrioko lokaletan. Gainerako laurak Bizkaian kokatu dira, Ortuella eta Portugaleteko Ballonti industrialdean.

 

Sprilur-ek (SPRI Taldean integratutako eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietatea) egiaztatu du urte hasieratik hona hazi egin dela industria-azpiegitura horiekiko enpresen interesa. Hain zuzen, dagoeneko esleitu dira hamar enpresa horientzako pabilioiak eta industria-lozorua, 17.515 metro koadro guztira.

 

Lurralde historikoaren arabera, Gipuzkoan dago espazio-eskari handiena, 12.635 metro koadroko kontratazioarekin. Arabako lurraldeari dagokionez, jarduera ekonomikorako 3.321 metro koadro kontratatu dituzte enpresek, eta, azkenik, Bizkaian 1.158 metro koadro pabiloi eta lokal eskatu dituzte enpresek.

Eskatutako eta esleitutako azaleren zati handi bat bulegoena izan da, gutxi gorabehera 50 metro koadrotik, eta pabiloiena 145 metro koadro modulagarritik, azalera handiagoetara egokituz, enpresek beraiek eskatuta. Gainera, Sprilurrek 6.582 metro koadroko lurzoru industrial urbanizatuko bi partzela esleitu ditu, Bergarako Larramendi industrialdean, nagusiki industria jarduera baterako.

Kontratu motei dagokienez, pabilioi eta bulegoen kasuan, horietatik erdiak alokairu sinpleko modalitatean edo erosteko aukera eskaintzen duen errentamendu modalitatean egin dira. Bestalde, enpresek nahiago izaten dute industria-lurzoru urbanizatuko partzelak zuzenean erostea, baldin eta inbertsio estrategikoak egin nahi badituzte edo negozioa handitzeko proiektuak badituzte. Enpresa horiek lurzati urbanizatuak behar izaten dituzte, gerora enpresek beren negozio-planera bereziki egokitu eta eraikitzen dituztenak.

 

Lehen hilabete hauetan, Sprilurrek eta Industrialdeak sozietateek 30 eskaera interesgarri jaso dituzte enpresen aldetik, hiru lurralde historikoetan kudeatzen dituzten enpresa-eremuetan instalatzeko.

 

Aniztasuna industrialdeetan kokatutako enpresen jarduera sektoreetan

Sprilur taldeko industrialdeetan instalatu diren enpresen jarduerei dagokienez, nabarmendu behar da Araban pabiloi berri batera zabaldu dela ontziak mekanizatzeko enpresa bat eta elikagaien sektorerako produktuak fabrikatzeko beste bat.

Ortuellako (Bizkaia) Ballonti industrialdean kokatutako enpresen jarduera nagusiei dagokienez, sektore hauetakoak dira: obren kudeaketa integrala eta baliabide energetikoen optimizazioa, ingurumen zerbitzuak eta mantenimendua, erregaien hornikuntza eta elikagaien sektoreko fabrikazioa eta manipulazioa. Enpresa horietako batzuk Ortuellan zeuden lehendik ere, baina espazio berrien premia izan dute euren negozio-ildoak handitu ondoren.

 

Gipuzkoan kokatzea erabaki duten enpresen artean, aipatzekoa da Bergarako Larramendi industrialdean instalatutako enpresa batek espazioa handitzeko premia izan duela. 2020an, sortutako ekimen berri bat da, spin off bat, Gipuzkoako beste lau enpresak partaidetua, zeinaren asmoa baita osasun arloko materiala, hornidurak eta babes-produktuak ekoizteko ildo berri bat hastea. Bestalde, Larramendin familia-enpresa bat kokatu da, kautxu eta metaletik eratorritako euskarriak eta osagaiak fabrikatzen dituena. Enpresa horrek 5.440 m2-ko lurzoru urbanizatuko bi partzela erosi ditu enpresa-zabalkundeari ekiteko. Eibarko Matsaria industrialdean beste enpresa bat kokatu da, teknologia berritzaileak erabiliz hortzetarako eta osasun arlorako euskarriak eta materiala fabrikatzen dituena.

Oarsoaldean, Irunen eta Pasaian, sendabelarrekin eta estetikarekin produktuak fabrikatzen dituzten enpresak, soluzio informatiko eta teknologikoak; ingeniaritza eta muntaia elektrikoko zerbitzuak jarri dira baita. Azkenik, Mutrikun, arrantzatik eratorritako produktuak eraldatzeko enpresa bat.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak