Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 3 ekaina, 2021 Ekintzailetza Eraldaketa digitala BIND Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Data Value Management: “Pandemiak argi utzi du enpresek digitalizazio prozesua azkartu behar dutela”

Arabako enpresak datuak iragarpen-sistemak bihurtzen ditu erabaki hobeak hartzeko

Datuen azterketa funtsezkoa bihurtu da enpresentzat eta haien hazkunderako. Gero eta digitalizatuagoa dagoen ekonomia batean, horiek lortzea, aztertzea eta ondorioak ateratzea erabakigarria da eraginkortasun eta lehiakortasun handiagoa lortzeko. Horretan aritzen da Data Value Management, enpresentzako Big Data aztertzeko teknikak inplementatzen espezializatutako aholkularitza.

Datuaren ustiapenaren eta Adimen Artifizialaren arloan negozio-aukera bat zegoela antzeman ostean sortu zen enpresa: “Hazkunde handia izaten ari zen eta une horretan zerbitzu horiek eskaintzeko gaitasuna zuten enpresa gutxi zeuden”, azaldu du Borja Balparda CEOak.

Data Value Management BIC Araban kokatuta dago eta bulego bat ere badu Iruñean. Duela hiru urte sortu zenetik, “Hazkunde handia” izan du, oro har, adimen artifizialaren eta digitalizazioaren sektorean. “COVID iritsi zenean, ziurgabetasun handiko hilabetea egon zen ekonomiak izango zuen bilakaeraren inguruan, baina lehen shock horren ostean, erritmo handian jarraitu dugu lanean”, azaldu du Balpardak. “Argi geratu da enpresek digitalizazio prozesua azkartu behar dutela, eta horrek, gaur egun ere ziurgabetasuna dagoen arren, gure jarduera nabarmen handitzea eragin du”.

Data Value Managementek sektore ugarietan lan egiten du. Nabarmentzekoa da BIND 4.0 azeleragailuan parte hartu izana – SPRIk sustatua –, nekazaritzako elikagaien proiektu batekin, Unilever eta OKINekin batera. Nafarroan, nekazaritzako elikagaien arloko proiektuetan ere lan egiten du. Horrez gain, esperientzia du proiektuak egiten aholkularitzan, industria-sektorean, farmazia-sektorean eta ‘retail’ sektorean. Aldi berean, ISEM izeneko azelerazio-programa batean parte hartzen du, Nafarroako Unibertsitateak antolatua, eta bertan Multi Ópticasekin ari da lanean.

Sektoreen aniztasuna gorabehera, funtsean, erabakiak hartzeko prozesua hobetzea du helburu, enpresen datuak aztertuko dituzten iragarpen-sistemak garatuz. “Horrelako proiektuak egiteko plataforma bat garatu dugu, eta, horri esker, erantzun azkarra eta eraginkorra eman diezaiekegu konpainien beharrei”, azaldu du CEOak.

Horretarako, enpresak laguntza programetan parte hartu du jarduera hasi zenetik: “Ekintzaile programan parte hartu genuen, eta horrek laguntza handia eman zuen proiektua gauzatzeko eta merkatuaren benetako beharretara bideratzeko”, Balpardaren arabera. “Gure ustez, horrelako laguntzak ezinbestekoak dira ekintzaileek ekintzailetza prozesuari arrakastarako aukera handienekin aurre egin diezaioten”, azpimarratu du.

Proiektu zehatzez gain, Data Value prozesuak automatizatzeko proiektuak garatzen ari da, enpresek, lan ugari automatikoki egin ahal izateko software bat izan dezaten, akatsak kenduz eta eraginkortasuna areagotuz. “Horretarako, gure plataforma handitu dugu, horrelako proiektuei erantzun ahal izateko”, azaldu du Balpardak.

Eremu geografikoari dagokionez, Euskadi eta Nafarroaz gain, Data Value Madril, Bartzelona edo Errioxa bezalako merkatuetan sartzen ari da, eta 2022tik aurrera nazioartekotze-prozesu bati ekin nahi dio, bereziki Maroko eta Hego Amerikan. “Gure egungo merkatua alde batera utzi gabe, gure jardueraren oinarria baita”.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak