Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k uste du interesatutako enpresak urrian instalatu ahal izango direla eraikitako zortzi pabilioietan.
Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A. , Sprilur-ek (Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia eta SPRI Taldean integratua), Azpiegiturak (Bizkaiko Foru Aldundia) enpresa publikoak eta Abanto-Zierbenako Udalak partaidetutako sozietateak irailerako amaituko du Zamudioko Ibaia eraikin berria. Hala, aurreikuspenen arabera, eraikin berri horretan instalatu nahi duten enpresak urriaren erdi aldera sartu ahal izango dira pabilioietara.
2020ko uztailetik hona eraikuntza-lanen % 75 gauzatu da; batetik, azpiegituraz eta instalazioz hornitu da partzela eta, bestetik, egiturazko elementuak eta fatxadak eraiki dira. Hemendik gutxira amaituko dira estalkiaren estaldura eta eraikinaren arkitektura eta elementu inguratzaileak, beraz, pabilioi berriak prest egongo dira aurreikusitako epean.
Hala, Ibaia eraikinak bi altueratan kokatutako 8 pabilioi izango ditu, 3.785 m2 eraiki guztira. Beheko solairuak bost nabe industrial izango ditu (247 eta 293 m2 bitarteko azalerakoak) eta lehen solairuan hiru pabilioi egongo dira (304 eta 500 m2 bitarteko azalerakoak). Gainera, enpresek aukera izango dute solairuarteko azalera aprobetxatzeko eta garabi-zubi bat jarri ahal izango dute beharrezkoa denean euren jarduera gauzatzeko. Aurreikusten da eraikina amaitutakoan inbertsioa 1,75 milioi euro ingurukoa izango dela.
Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak BIM (Building Information Modeling) teknologia erabili du eraikina diseinatu eta gauzatzeko. Horri esker, eraikuntza-lanen kudeaketa hobetu du, eta exekuzio-epeak eta eraikinaren bizi-ziklo osoko kostuen kontrola optimizatu du. Eraikuntza prozesuan aplikatutako ingurumen-neurriei dagokienez, aipatzekoa da, batetik, aurre-instalazio bat egin dela etorkizunean eguzki energia fotovoltaikoko proiektuak garatu ahal izateko eta LED argiztapen sistema erabili dela kanpoaldeko argiterian.
Oraingoz 3 enpresa inguruk interesa agertu dute Ibaian instalatzeko eta euren jarduerak bertan garatzeko. Zamudioko Pinoa industrialdean kokatua, sare industrial eta teknologiko zabala duen eta etengabe handitzen ari den ingurune batean (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea) integratuta dago. Gainera, Ibaia eraikina toki oso erakargarria da enpresentzat, bikain komunikatuta dagoelako: sarbide zuzena du A-8 autobidera, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidera eta Bilboko portura eta Loiuko aireportura.
Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A. jarduera-eremua.
Enpresa-guneak kudeatzen eta sustatzen daramatzan 35 urteetan, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k 138.433 m2-ko azalera gordina kudeatu du eta pabilioiak (51.089 m2), lurzoru urbanizatuko partzelak (3.785 m2) eta bulegoak (3.029 m2) merkaturatu ditu Abanto-Zierbenan (El Campillo), Ortuellan (Granada) eta Zamudioko pabilioi-eraikin berri honetan (Pinoa). Bere industrialdeetan 78 enpresa daude, 788 langile zuzenean enplegatzen dituztenak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?