51 herrialdetako mila parte-hartzaile bildu dira aeronautika sektorean kontaktuak sustatzeko enpresa-topaketetan. Bilerak ekainaren 8, 9 eta 10ean egin dira EACP Virtual B2B – Aerospace Applications & Technologies izeneko ekitaldiaren barruan. Ekitaldi hori SPRI Taldeak –Basque Enterprise Europe Network (EEN) Partzuergoko kide bezala-, Kluster Aeroespazialen Europako Elkarteak (EACP) eta Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterrak (HEGAN) antolatu dute, Aeronautika, Espazio eta Defentsarako Talde Sektorialaren eta EEN sarearen kolaborazioarekin.
Topaketek aukera eman diete industria aeronautiko eta espazialaren balio-kateko antolakunde guztiei kontaktu baliotsuak egiteko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko: adibidez, harreman komertzial berriak sortzea eta I+G+B proiektuetarako kolaboratzaile eta bazkide berriak bilatzea.
Ekitaldiaren zati garrantzitsuena B2B topaketa birtualak izan dira, non 1.057 bilera egin baitira Euskadiko berrogeita hamarretik gora antolakunde desberdinetako 73 parte-hartzailerekin.
Bilera birtualen aurretik ongietorriko onlineko hitzaldi bat egin da, non sektoreko azken joerak aurkeztu baitira. Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterrak (HEGAN) eta Kluster Aeroespazialen Europako Elkarteak (EACP) antolatu dute konferentzia, eta Airbus, Boeing, Embraer, Lufhansa Technik, Thales Alenia Space eta AeroDynamic Advisory enpresetako eta Europako Batzordeko kideak hizlari aritu dira.
Hona hemen landu diren gaiak: osagaiak, materialak, mugikortasun berria, propultsio disruptiboa, fabrikazio aurreratua, abangoardiako zerbitzuak, digitalizazioa eta 4.0, mantenimendu- eta konponketa-lanak, eta urrunetik gidatutako hegazkin-sistemak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?