Basque CyberSecurity Centre-k (BCSC) kanpaina bat jarriko du martxan uztailaren bukaera arte. Kanpainaren xedea gazteek segurtasun informatikoarekin “match” egitea izango da, baita beste pertsona batzuekin sare sozialetan zein Interneten harremanak izateko hartu behar dituzten babes-neurrietaz jabetzea ere.
#EginMatchZureZibersegurtasunarekin izeneko kanpaina honek Tinderren hizkera erabiltzen du eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteek eguneroko egoera errealei aurre egin eta mundu digitalean duten segurtasun-mailari buruzko hausnarketa egiteko sortua izan da. Tinder, gaur egun harremanak izateko gehien erabiltzen den sare soziala da eta bertan “match” egitea norbaitek beste edonorekin konektatu duela eta elkarrizketa bat hasi dezakeela esan nahi du. Horregatik, kanpainak 💜🔥 emojiak gehitzeaz gain, “match” terminoa erabiltzen du. Horrela gazteak zibersegurtasunarekin konektatzera animatuko ditu, esate baterako, Tik Tok edo Reels-en bideoak grabatzean ingurune anonimoa ziurtatzeko edo partekatu behar ez diren edukiak zeintzuk diren jakiteko.
Sare sozialen erabilera asko areagotu da gazteen artean, baita horiek erabiltzeko denbora. iAB Spain-en 2021eko Sare Sozialen Urteko Ikerketak aurkezten duenez, 26,6 milioi pertsonetatik %17k, hau da, 4,5 milioi inguruk, gure inguruan erabilgarri dauden 20 plataforma baino gehiagotara heltzen dira. Pertsona horien adina 16 eta 24 urte bitartekoa izan ohi da. Horrenbestez, ziberseguratsunaren ikuspuntutik, talde honek ahulgune garrantzitsuak izan ditzake.
Jokoaren dinamika oso erraza da: parte hartzen dutenek BCSC-ren Twitter zein Linkedin kontuetan argitaratuko den kanpainaren orrialdera joan beharko dute, sareetan nabigatzean sor daitezkeen egoera errealiei buruzko baieztapen multzo bati erantzuteko. Galdetegiak egoera oso desberdinak aurkezten ditu: Instagrameko zozketetan datu pertsonalak ezezagunekin elkarbanatzea, beste pertsona batzuen irudi pertsonalak zabaltzea, WiFi sare publikoak erabiltzea edo pasahitzen konplexutasun-maila. Horietako bakoitzean, parte-hartzaileek “swipe” egin beharko dute (Tinderren bezala) eskuinerantz edo ezkerrerantz, aurkeztutako baieztapena egia edo gezurra diren zehazteko. Bukatzean puntuazio edo “score” bat eta segurtasunari buruzko oinarrizko aholku batzuk lortzen dituzte.
Parte hartzea sustatzeko, BCSCk bi bisita gidatu zozketatuko ditu, zentroak zibersegurtasunaren arloan egiten duen lana gertutik ezagutzeko. Gainera, parte-hartzaileek bisita grabatu eta euren profilen bidez partekatzeko aukera izango dute.
Iniziatiba honek BCSCk Internet eta teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko mehatxuen aurrean gizarte seguruagoa lortzeko bultzatutako sentsibilizazio ekintzetako bat da.
Basque Cybersecurity Centre Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendatutako erakundea da. Euren egitekoak dira euskal gizartean zibersegurtasunaren kultura bultzatzea eta garatzea, zibersegurtasunaren aplikazioarekin zerikusia duen jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala sendotzea.
Kanpainiaren hashtag-a: #EginMatchZureZibersegurtasunarekin
Lehiaketan parte hartzeko orrialdea: https://www.your-promos.com/pub/eginmatchzurezibersegurtasunarekin
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?