IndeusBerri Industriaren Euskal Plataformaren berriak jasotzen dituen gunea da, baita industriaren jardunari eta euskarari lotutako albisteak ere. Gaurko honetan BasquePro Elkargoak Euskaraz erakundeak antolatutako “Praktika onak: Euskara Lanean” jardunaldiaren berria jaso dugu, baita OBS Studio software libreko tresna erabiltzen ikasteko tailerra ere. Honekin batera Kaixomundua.eus egitasmoa ekarri dugu txoko honetara, Indeus ekimeneko kide den Elay konpainiari buruzko “Elay, mozketa finetik eta Euskaditik haratago” izeneko berriarekin batera.
“Praktika onak: Euskara Lanean” jardunaldia BasquePro Elkargoak Euskaraz-en eskutikPlastigaur enpresak, Euskadiko Birgizarteratze Institutuak eta Jaime Elias abokatuak, bakoitzak bere arloan euskararen normalizazioaren inguruan izan dizuten esperientziak partekatu dituzte online egin den jardunaldian.
OBS Studio software libreko tresna erabiltzen ikasteko tailerraMiramon Enpresa Digitalak antolatutako tailerra ekainaren 22an eta 23an egingo da online. Bideoak eta konferentzia profesionalak egiten ikasteko tresna da OBS Studio.
Kaixomundua.eus, sormena, hizkuntza eta teknologia ezagutzak lotzen dituen egitasmoaWebguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea sustatzea dira Kaixomundua.eus egitasmoaren helburu nagusiak.
Elay, mozketa finetik eta Euskaditik haratago Antzuolako enpresak 650 profesional baino gehiago ditu Europan, Asian eta Amerikan banatuta eta plan estrategiko berri batean ari da lanean, kalitatearen eta I+Gren aldeko apustua egiten jarraitzeko, gero eta aldakorragoa den merkatu batean
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?