Kaixomundua.eus lehiaketaren bigarren edizioaren irabazleak joan den maiatzean izendatu zituzten
Webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea sustatzea dira Kaixomundua.eus egitasmoaren helburu nagusiak. 2018.urtean Puntueus fundazioak sortu eta abiarazitako proiektuak honezkero 36 ikastetxeren atxikimendua lortu du eta ikastetxe hauetako 1.300 ikasleren parte-hartzea. Ikasle hauek kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasatzeko aukera eskaintzen die egitasmoak, webgune erreal bat sortuz lan motibatzaile baten bidez.
12 urtetik gorako ikasleek parte hartu dezakete, hau da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak, Batxilergokoak eta Lanbide Heziketakoak, eta bi modu daude proiektuan parte hartzeko:
Puntueus Fundazioak unitate didaktiko desberdinak garatu ditu Kaixomundua.eus proiektuan izena ematen dutenek erabiltzeko. Unitate didaktikoen jardueren sekuentziak, guztira, 14 saio eta 16 jarduera biltzen ditu. Horietan, irakasleak, proiektuaren edukiak azaldu ahal izateko jarraibideak eta horiek praktikan jartzeko ariketak topatuko ditu. Horrez gain, unitate didaktiko guztietan azaltzen dira ebaluazio adierazleak, ebaluazio irizpideak eta ebaluazio teknikoa egin ahal izateko tresnen erabilgarritasuna.
Lehiaketa
2020-2021 ikasturtekoa izan da Kaixomundua.eus Lehiaketaren bigarren edizioa. 21 ikastetxek hartu dute parte eta guztira 135 lan aurkeztu dira.
DBH kategorian La Salle Beasain ikastetxea izan da irabazle ekoweb.eus webgunearekin.
Batxilergoaren kategorian, doinuabanda.eus webguneak eman dio garaipena Eunate BHI ikastetxeari.
Azkenik, Lanbide Heziketan, Aretxabaletako Lanbide Eskolak irabazi du arduplay.eus webgunearekin
Irailean irekiko da 2021-22 ikasturterako izen-ematea
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?