Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica eta Microsoft enpresek IndesIA sortu dute, Estatu mailako partzuergo estrategiko bat, Europan jarduteko bokazioa eta beste enpresa eta sektore batzuk integratzeko asmoa duena.
Teknologia hau balio-kate osoan integratzea aukera paregabea izango da dagoeneko partzuergora atxikitzeko prozesua abiatua duten 100dik gora enpresa txiki eta ertainentzat, euren digitalizazio prozesuak azkartu eta produktibitatea eta jasangarritasuna hobetuko dituztelako hain lehiakorra den sektore industrialean.
Sei enpresa handik –Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica eta Microsoft− sortu dute IndesIA, sektore industrialeko datu-ekonomiaren eta adimen artifizialaren Espainiako lehen partzuergoa, Europan jarduteko bokazioa eta beste enpresa eta sektore batzuk integratzeko asmoa duena.
IndesIA proiektu trakziogile bat da, helburutzat daukana Espainia erreferente bihurtzea industria arloko datuen eta adimen artifizialaren erabileran, eta Estatuan hazkunde ekonomikoa sortuko duen ekonomia berri bat bultzatzea.
Espainiako industria sektoreak erronka handiak ditu, hala nola lehiakortasuna handitzea prozesu industrialak automatizatuz eta optimizatuz, jasangarritasuna hobetzea energia eraginkortasunaren bidez, ingurumenean inpaktu gutxiago duten material berriak garatzea eta apustu egitea ekonomia zirkularraren alde. Horretarako, datuen eta adimen artifizialaren erabilera eskalatu beharko du bere balio-kate osoan.
Partzuergo berriak baditu esparru horretan erreferentziazkoak diren organismoen babesa eta esperientzia, adibidez Basque Artificial Intelligence Center-ena (BAIC), eta hainbat alderdi landuko ditu: enplegagarritasunaren dinamizazioa, STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren ingelesezko siglak) diziplinetako prestakuntza-etena murriztea, goi-mailako kualifikaziodun lanpostu berriak sortzea eta talentu teknologikoa Espainiara erakarri eta bertan atxikitzea.
Bere helburuak lortzeko, proiektu trakziogilea zutabe hauen inguruan egituratzen da:
Dagoeneko identifikatu dira adimen artifizialean eta datuen analitikan oinarritutako 60tik gora kasu, lagungarri izango direnak bultzada bat emateko bost esparru industrial handitako balio-kateei eta beren enpresa-ehunari: energia, automozioa, itsas industria, telekomunikazioak eta ingeniaritza. Hala, posible izango da industriaren arloko ia edozein prozesu hobetzea datuak eta adimen artifiziala erabiliz. Gainera, sinergia transbertsal asko sortzen dira teknologia horiek gorago aipatutako industrien prozesu komunetan aplikatzean, adibidez, ekipoen mantenimendu prediktiboan, produkzio-plangintzaren optimizazioan, logistika adimendunean, produkzio-lantegi autonomoen garapenean, produkzioko kontsumo energetikoaren optimizazioan, biki digitalen garapenean, prozesu industrialen robotizazioan, kalitatearen optimizazioan eta material aurreratuen garapenean.
IndesIA-k industria arloko kasu transbertsal eta funtzionalen liburutegi bat sortuko du, guztiak behar bezala dokumentatuta eta kasuak ebazteko erabili diren datuetarako sarbidea eskainita. Liburutegi horrek adimen artifizialeko teknologiarako sarbidea erraztuko die enpresei eta partzuergora atxikitzeko prozesua abiatua duten 100dik gora enpresa txiki eta ertainei.
Proiektu trakziogile honek datu industrialentzako plataforma interoperagarri handi bat sortzea bultzatuko du, adimen artifizialeko eta datuen analitikako konponbideen garapena eta kontsumoa sustatzeko. Plataforma horri esker posible izango da datuak azkarrago bildu eta inportatzea, konektoreak garatuko direlako software eta hardware industrialen hornitzaile garrantzitsuenekin, horrela bermatuz enpresen jarduerari buruzko datuak denbora errealean atzematen direla. Hala, data lake irekiak sortuko dira datu agregatu eta fidagarriekin, zeintzuk prest egongo baitira transbertsalki erabiliak izateko adimen artifizialeko konponbideen garapenean. Plataformak datu-ereduen eta geruza semantiko estandarizatuen diseinua eta sorkuntza sustatuko du, sektoreko enpresen datuen interoperagarritasuna ahalbidetzeko.
Datuak kudeatzean, datuen babes eta subiranotzako Europako printzipioak bermatuko dira, mekanismoak eskainiz datuen jabeak kontrola dezan non gordetzen diren, nork eskura ditzakeen eta zein motatako prozesamenduak egiten zaizkien; horrela segurtatuko da datu horiek segurtasunez tratatzen direla (anonimizazioa, e.a.). Datu industrial eta pertsonalen segurtasuna eta pribatutasuna oinarrizko diseinu-printzipioa izango da partzuergoak garatzen eta sustatzen dituen teknologia, plataforma eta erabilpen kasuetarako.
Erabilpen kasu horiek garatzeko, ekosistema bat sortzen ari da arlo industrialari aplikatutako adimen artifizialean espezializatuta dauden enpresa, startup, teknologi zentro eta unibertsitateekin. Lankidetza-sare horri esker posible izango da ezagutzak eta praktika eraginkorrenak azkar zabaltzea eta sektore bakoitzaren berezitasunetara egokitzea.
Partzuergoak unibertsitate publiko eta pribatuekin ere lan egingo du enplegagarritasuna indartzeko upskilling (hobekuntza) eta reskilling (birgaikuntza) aplikatuz STEM langileen artean eta arreta berezia eskainiz adimen artifizialari. Horretarako, prestakuntza-ibilbideak definituko dira, sektore industrialeko langileei ezagutza orokorrak eskaintzeko, ezagutza horien bidez hobeto ulertuko dutelako konponbide hauek lagungarri izan daitezkeela euren eguneroko bizitzan, eta baita ere ezagutza espezializatuagoak emateko, baliagarri izango direnak reskilling-erako eta enpresa barruan profil berriak (data scientist, data engineer) prestatzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?