Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

erabilera-kasuak 18 ekaina, 2021 Berrikuntza Eraldaketa digitala BDIH Data Driven Solutions nodoa BDIH EIKTak

Ekoizpen-prozesuen kudeaketa adimendua denbora errealean

Microdeco
Microdeco

Microdeco Eibarren (Gipuzkoa) egoitza duen ETE bat da, doitasunezko dekoletajean aritzen dena eta konplexutasun handiko piezen fabrikazioan espezializatua dagoena, batez ere automobilgintzaren sektoreari zuzenduta. Ibermaticaren Fabrikazio Plataformak ikuspegi integratzailea du, fabrikazio-arazoak zentzu holistiko edo sistemiko batetik konpondu nahi ditu, eta ekoizpen-prozesuen kudeaketa adimentsua lortu nahi du.

IoT, Big Data eta Machine/Deep Learning soluzioen ezarpenari esker, produkzioa kontrolatzeko modulu hau garatu da, bere ekoizpen-planta denbora errealean kontrolatu eta kudeatzeko aukera ematen diona, eta bertan gertatzen den edozein egoera anomaloren berri ematen duena, mantentze-lanei, kalitateari, makineria-seinaleei eta abarri dagokienez. Gainera, garatutako soluzioa elkarreraginkorra, eskalagarria, modularra eta irekia da.

Jarraitu irakurtzen gehiago jakin nahi baduzu!

Beharra:

Sistema ziberfisikoetan (CPS) oinarritzen den eta informazioa eta ekoizpen-seinaleak biltzen dituen IoT kit baten instalazioaren bidez, dekotelatze bidezko fabrikazio prozesuaren ekoizpen datuak azkarrago lortzea. Datu hauek agregatuz eta aztertuz, datu-baseetara datu interesgarriak soilik igotzea bermatzen da.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Automobilgintza


Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea:

Automobilgintza

Lokalizazioa:

Eibar (Gipuzkoa)

Konponbidearen onurak:

  • Gainerako makinetan IoT kita instalatzeak, seinaleen bat-bateko transmisioa ahalbidetuko du. Honi esker, eguneroko ekoizpena kontrolatzea posible izango da

Sartutako teknologia berriak:

  • IoT
  • CPS
  • Big Data
  • Machine Learning

Lotutako albisteak

7 Azaroa, 2024 BDIH
Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Irakurri gehiago
16 iraila, 2024 BDIH
Fabrikazio aurreratuko prozesuetarako metrologia-softwarea
Irakurri gehiago
11 uztaila, 2024 BDIH
Indart3Dk material berriak gehitu ditu 3D inprimaketa-prozesuetan
Irakurri gehiago
27 ekaina, 2024 BDIH
Material konposatuen zulaketa one-shot tresnekin
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2023 BDIH
Aurretik eskaneatutako piezetan zentratutako metrologia softwarearen garapena
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak