Aste honetako IndeusBerrik honako albiste hauek nabarmendu ditu: alde batetik ekainaren 17an banatutako Bai Euskarari sariak; bestetik Sancho el Sabio Fundazioak abiarazitako Unibertsitateko Ikerketa lehiaketa; eta azkenik, Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakumeak saritu eta aintzatestea helburu duen ekimena.
IZT, Athlon eta Biharkok jaso dituzte 2021eko Bai Euskarari sariakBai Euskarari komunitatearen sarea indartzen ari diren IZT, Athlon eta Biharko Taldea saritu ditu aurten Bai Euskarari Elkarteak. Ekainak 17an egin da sari banaketa ekitaldia Eureka! Zientzia Museoan. Ekitaldi berean elkartearen irudi berria aurkeztu da, garai berrietara eta elkarteak dituen proiektuetara egokitutako irudia.
2021eko Unibertsitate lehiaketa abiarazi du Sancho el Sabio fundazioakMaster eta Doktorego unibertsitate-ikasleei zuzenduta dago lehiaketa eta euskal gaiei buruzkoa izan beharko du, edozein arlotan: kultura, zientzia, historia, geografia, literatura edo artea. Lana egiteko beharrezkoa da Fundazioren fondoak kontsultatzea.
Gladys Sariak, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzeko ekimenaIngurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta lan hori jendarteratzea da ekimenaren helburua, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera. Ekainaren 18an bukatu da proposamenak aurkezteko epea. Irabazleak jasoko duen saria 3.000 eurokoa izango da.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?