Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 ekaina, 2021 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Cybasquek 19 bazkide berri batu ditu urritik, eta zibersegurtasuna euskal ekonomiaren gainerako sektoreetan sartzeko helburua jarraitzen du

Bazkide kopuruak nabarmen egin du gora, eraketan 40 izatetik gaur egun elkarteko kide diren 59 enpresetara igo baita. Kalkuluen arabera, sektoreak 2.000 profesional biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan

Euskal Herriko Zibersegurtasunaren Elkarteak (Cybasque) urteko lehen batzar orokorra egin du gaur goizean online formatuan eta 2020ko urrian eratu zenetik egindako jarduerak errepasatu ditu. Gainera, ekimen berriak eta erakundearen kudeaketa-plana aurkeztu ditu, SPRI taldeko Basque Cybersecurity Centerek (BCSC) eta sektoreko euskal enpresen lidergoak bultzatuta sortu zena.

GAIA taldean integratuta, Cybasquek 59 enpresa biltzen ditu gaur egun, eta helburu nagusia da Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea zibersegurtasunean, honen aplikazioa industrian bultzatuz eta ekonomia digitaleko segurtasun-arriskuei buruz kontzientziatuz.

Ildo horretan, Cybasquek azpimarratu du dagoeneko hasi direla lanean Elektronika edo IOT (Gauzen Interneta) bezalako sektoreekin. Orain, helburua euskal ekonomiaren gainerako sektoreetara iristea da, zibersegurtasuna funtsezko elementu gisa sar dezaten euren jardueran. Horretarako, lehenik eta behin, gainerako klusterrekin batera lan egingo dutela aurreratu dute.

BCSCren Liburu Zuriaren datuen arabera (2020), euskal enpresen %80k aurreikusten du zibersegurtasuneko ekintzak egitea euren aurrekontuetan, eta %85ek uste du zibersegurtasun industrialeko inbertsioa handitu egingo dela datozen urteetan. Xabier Mitxelena Cybasqueko presidentearen ustez, “Funtsezkoa da sortzen den edozein produktu edo zerbitzuk zibersegurtasuna osagaitzat izatea, tokiko eta nazioarteko merkatuetan lehiatu ahal izateko. “Zibersegurtasuna funtsezkoa izango da etorkizuneko lehiakortasunean”, azpimarratu du.

Erakundearen lehen hilabeteen balantzean Mitxelenak azpimarratu duenez, “Sektorea elkartzea eta elkarlanean aritzea lortu dugu. Berrikuntzaren, eskaria sortzearen eta nazioartekotzearen arloan ekimen multzo bat egotea, eta ekimen horietan elkarrekin lan egitea. Ziur nago, talentuaren eta ezagutzaren kudeaketaren ikuspegitik, Euskadi erreferentziazko puntua izango dela nazioarteko zibersegurtasunaren esparruan “.

Bestalde, Basque Cybersecurity Centereko zuzendari den Javier Dieguezek dioen bezala, zibersegurtasuna hazkundean dagoen sektorea da, eta “Euskadiko industria tradizionalaren bertikal askotan eginkizun estrategikoa izango du, batez ere bizi duen digitalizazioagatik”.

Ildo horretan, Dieguezek azpimarratu du digitalizazioa aukera dela, segurtasunez aurre egiten zaion neurrian. “Negozio eredua digitalizatzeko segurtasun estrategia argia behar da. BCSCtik lankidetza publiko-pribatua sustatzen dugu, uste baitugu zibersegurtasunaren eskaintzaren garapena – zerbitzuena zein konponbideena – zibersegurtasuneko zerbitzuak eta teknologia eskaintzen duten enpresek gidatu behar duela. Uste dugu Eusko Jaurlaritzak oso eginkizun garrantzitsua duela enpresek helarazten dituzten estrategia eta lehentasun guztiak bideratu eta bultzatzeko “, gaineratu du.

 

Etorkizuna duen sektorea

  • Zibersegurtasuna, 130 bilioi euroko merkatu potentziala izango da 2022an mundo mailan.
  • BCSCren Liburu Zuriaren arabera (2020). 2.000 profesional baino gehiagok zibersegurtasunaren arloan egiten dute lan Euskadi mailan, eta industria-enpresen %18k zibersegurtasun plan formalak dituzte.
  • Euskal enpresen %80ak zibersegurtasuneko ekintzak egitea aurreikusten du.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak