Europako zibersegurtasunaren sektorea bultzatzea du helburu, munduko beste ekonomia batzuekiko mendekotasun teknologikoa murrizteko.
Erabaki horrek Euskadi merkatuaren garapenean Europako eskualdeen erreferente gisa kokatzen du eta bere gaitasun eta konpetentzia teknologikoak balioesten ditu.
Basque CyberSecurity Centre (BCSC) -k emango du Europako fondo bat sortzeko lehen pausoa eta horren helburuak hurrengoko hauek dira: Europako zibersegurtasun enpresetan inbertsioa bultzatzea, sektore estrategikoa indartzea eta Europako Batasunak munduko beste ekonomia batzuekiko duen teknologia-mendekotasuna murriztea.
European Cybersecurity Investment Platform (ECIP) izeneko fondoa, ekimen publiko-pribatu indartsua da, 42 eragile inbertitzaileren partaidetza du eta datozen bost urteetan gutxienez 1.000 milioi euroko inbertsioa izango du. Inbertsio fondoa funts publikoak diren eta helburu desberdina duten Next Generation Europe fondoetatik aparteko tresna gisa eratuko da.
BCSCk proiektu honen erakunde sustatzaile gisa duen parte-hartzeak bi garapen izango ditu: batetik, etorkizuneko plataforma nola diseinatu zehaztuko duen azterketa teknikoa egiteko ardura izango du. Bestetik, zeregin horri esker, BCSCk Euskadi merkatuaren garapenean Europako eskualdeen erreferente gisa kokatu ahal izango du. Horrela, gure herrialdeak teknologiaren arloan dituen gaitasunak eta eskumenak aldarrikatu ahal izango ditu.
Ikerketa Eropean Investment Bank (EIB) erakundeak finantzatuko du eta European Cyber Security Organization (ECSO) erakundearen lankidetza estrategikoa eta Europako Batzoldearen partaidetza izango ditu.
ECIP plataforma bultzatzearekin batera, Europako zibersegurtasun-enpresen finantzaketa eta garapena hobetu nahi dira, besteak beste, Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Israelgo konpainiekin lehiatzeko. Proiektua zibersegurtasunaren Europako sektorea indartzeko eta haren alde egiteko aukera historikoa izango da, eta erakundeek eta kontinenteko ekosistema teknologikoek sektore zibernetiko bat izatearen beharretik sortzen da.
Europako zibersegurtasuna oso merkatu konplexu eta banandua da, eta hauek dira bere ezaugarri nagusiak: inbertsio falta, bezero estrategikoen urritasuna eta posizionamendu komertzial ahula. Gabezia horien ondorioz, 2019an, Europako zibersegurtasunaren sektoreak 4.000 milioi euroko aldea izan zuen Estatu Batuetakoarekin konparatuta, eta lehiakortasun-defizit nabarmena Israelekin eta Txinarekin alderatuta. Defizit horiei buruzko gogoetak ECSOk, BCSCren lidergoarekin eta Europako Inbertsio Bankuaren eskutik, ECIP plataforma sortzera bultzatu du. Horren helburua aipatutako desberdintasunak zuzentzea eta nazioarteko inbertsioak enpresa berrietara eta europar ETE-etara erakartzea izango da. Horrela kontinentean soluzio estrategikoak garatu ahal izango dira.
Hitzarmenaren sinaduran, joan den ekainaren 22an, BCSCko zuzendaria den Javier Diéguez “oso harro” agertu zen Basque CyberSecurity Centre-k proiektu horretan parte hartu zuelako eta “Euskadiren adibidea nabarmendu zuen Europako eskualdeek merkatua garatzeko eta nazioarteko lankidetza publiko-pribatua lortzeko ekimen estrategiko horietan duten zeregina aldarrikatzeko”. Javier Diéguez Barriocanalek nabarmendu zuenez, proiektu hau “aukera historikoa izango da gainontzekoengandik nabarmentzeko eta Europan egindako zibersegurtasunaren lehiakortasun orokorra hobetzeko”.
Bestelako datu interesgarriak:
BCSC, “Basque Cybersecurity Centre“-en akronimoa, Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendatutako erakundea da. Egitekoak dira euskal gizartean zibersegurtasunaren kultura bultzatzea eta garatzea, zibersegurtasunaren aplikazioarekin zerikusia duen jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala sendotzea. Helburuok lortzeko, euskal gizartean zibersegurtasunari buruzko heldutasuna handitzen lagundu dezaketen ekimen ugari bideratzen eta babesten ditu. Zentroaren egitekoa bi multzo handitan sailka daiteke: CERT esparruaren barruko ekimenak eta Euskal zibersegurtasunaren ekosistema sustatzeko ekimenak.
Zeharkako ekimena gara, zibersegurtasunaren esparruan Eusko Jaurlaritzak bere enpresekin eta herritarrekin duen konpromisoa adierazten duena. BCSCk Euskadiko zibersegurtasun industrialaren plan estrategikoa garatzen du, Cybasque-ekin, Euskadiko zibersegurtasun-industriak ordezkatzen dituen elkartearekin, duen hitzarmen publiko-pribatu baten bitartez.
Zibersegurtasunaren Europako Erakundeari (ECSO) buruz
Zibersegurtasunaren Europako Erakundea (ECSO) irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 2016. urtean sortu zen. ECSOk Europako 260 erakunde baino gehiago batzen ditu zibersegurtasunean, enpresa handiak, ETEak eta sortzen ari diren enpresak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, azken erabiltzaileak, operadoreak, elkarteak eta eskualdeko eta estatuko administrazioak barne. ECSOk bere kide eta bazkideekin lan egiten du zibersegurtasun lehiakorreko Europako ekosistema bat garatzeko, zibersegurtasuneko konponbide fidagarriak eta Europako zibersegurtasuneko jarreran eta haren independentzia teknologikoan aurrera egiteko. Informazio gehiago: www.ecs-org.eu
Europako Inbertsio Bankuari (EIB) buruz
Europako Inbertsio Bankua Europar Batasunaren mailegu-besoa da. Munduko finantza-erakunde aldeaniztunik handiena da, eta klima-aldaketa finantzatzeko hornitzaile handienetakoa. 1958an sortu zenetik, EBko bankuak bilioi bat euro baino gehiago inbertitu ditu. Ekintza klimatikoa egiten duten guztiaren parte bada ere, bere jarduerak lehentasunezko arlo hauetan oinarritzen dira: klima eta ingurumena, garapena, berrikuntza eta trebetasunak, enpresa txiki eta ertainak, azpiegitura eta kohesioa. EIB lankidetza estuan ari da lanean EBko beste erakunde batzuekin, Europako integrazioa sustatzeko, EBren garapena sustatzeko eta EBk mundu osoko 140 herrialde baino gehiagotan dituen politikei laguntzeko. EIB lankidetza estuan ari da lanean EBko beste erakunde batzuekin, Europako integrazioa sustatzeko, EBren garapena sustatzeko eta EBk mundu osoko 140 herrialde baino gehiagotan dituen politikei laguntzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?