Euskal ETEek eta mikroETEek Eusko Jaurlaritzaren babesa dute euren negozio-prozesuetan berrikuntza abiarazi eta aplikatzeko, Innobideak eta Hazinnova laguntza-programei esker, zeintzuek 5,7 milioi euroko aurrekontua baitute aurten. Programa horiek zabalik daude dagoeneko, eta irailaren 23an eta abenduaren 2an itxiko dira, hurrenez hurren.
Bestalde, Hazinnova programa 2019an sortu zen eta aurtengo edizioan (2020an ez zen argitaratu pandemiagatik) 395 berrikuntza-proiektu berri (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) gauzatu dira. Irailetik aurrera Eusko Jaurlaritzak ziurtapena emango die proiektu horiei, berrikuntza-prozesuan sartutako ETE eta mikroETE guztiak akreditatuta egon daitezen.
Asmoa da Eusko Jaurlaritzako, SPRI Taldeko eta Innobasque-ko ordezkariak eskualde bakoitzera hurbiltzea ziurtagiri horiek aurrez aurre entregatzeko. Prozesu horretan Eragile Dinamizatzaileen Sareko hainbat antolakundek parte hartzen dute, hala nola tokiko garapen agentziek, merkataritza ganberek, enpresa-elkarteek eta kluster elkarte dinamizatzaileek.
Innobideak
Hala, batetik, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Innobideak ekimenaren hiru laguntza-ildoak (Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak, 3,3 milioi euroko aurrekontua dutenak) bultzatzen ditu SPRI Taldearen eskutik.
Beren helburua da berrikuntzara bideratutako proiektuak bultzatzea, betiere egungo testuinguru ekonomikoaren erronkei aurre egiten badiete eta ETEen lehiakortasuna hobetzen badute berrikuntza hori aplikatuz kudeaketan, pertsonen parte-hartzean, negozio-ereduen egokitzapenean eta, hala badagokio, enpresaren dimentsioa sendotzeko prozesuan. Aurtengo deialdian nabarmendu behar da Lehiabidek ikerketa eta berrikuntzako programen proposamenak formulatzen laguntzeko ildo berri bat izango duela, Europako I+G+B-ko euskal estrategia berriarekin bat datorrena.
Ildo hori espreski zuzenduta dago arlo hauetako enpresei: informazio-gizartea eta komunikazioak (EIKT), logistika (garraioak izan ezik) eta diseinu industrialaren, ikus-entzunezkoen, bideojokoen eta modaren sektoreetako sormen-industriak. Innobideak programaren barruan, Lehiabide eta Pertsonak ildoetan parte har dezakete gutxienez 10 lanpostuko batez besteko plantilla duten ETEek eta Kudeabide ildoan, berriz, gutxienez 50 lanpostu dituztenek.
Innobideak programa berrikuntzan esperientzia duten enpresei zuzentzen zaie. Programa honek tamaina esanguratsuko proiektuak (12 hilabetera arteko jarduera-epea dutenak eta antolakundean inpaktua izan dezaketenak) babesten ditu, % 60ko finantzaketa ematen du dirulaguntza bidez eta enpresak berak aukeratzen du zein aholkularitzak aholkatuko duen berrikuntza-prozesuan.
Innobideak Lehiabide ildoak produktu, zerbitzu edo/eta merkatuko dibertsifikazio handiagoa lortzera bideratutako proiektuak babesten ditu, enpresen balio-proposamenak indartzeko.
Innobideak Kudeabide ildoak Kudeaketa Aurreratuko Ereduen ezarpena bultzatzen du enpresetan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu euskal enpresek behar dituzten ezagutzak eta metodoak txerta ditzaten euren gaitasunak eta baliabideak ordenatzeko, arrazionalizatzeko, lehenesteko eta, ondorioz, optimizatzeko, amaierako helburua enpresaren eraginkortasuna hobetzea izanik. Ildo honen irismena hasierako kontrastetik eta Proiektu Pilotuak definitzetik hasi eta Sendotze proiektuak ezartzeraino doa.
Innobideak Pertsonak ildoak indartu egiten du langileek enpresan duten parte-hartzea. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie euskal enpresei, aurrera egin dezaten pertsonen kudeaketarako eta enpresako kudeaketaren edo jabetzaren ondorengotza planifikatzeko eredu berrietarantz. Helburua da aurrera egitea gardentasun, konfiantza, ekitate, egonkortasun eta barneko lankidetza handiagoan oinarritutako enpresa-ereduetarantz.
Hazinnova
Beste alde batetik, kasu honetan ere SPRI Taldearen eskutik eta Innobasque-ren lankidetzarekin, Eusko Jaurlaritzak Hazinnova programa argitaratu du 2,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa honek berrikuntza ez teknologikoaren arloko aholkularitza espezializatua eskaintzen du produktuaren eta negozio-prozesuaren berrikuntzan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) oinarritutako mikroproiektuak dituzten ETEentzat.
Hazinnova bereziki zuzentzen zaie berrikuntzan hasten ari diren enpresei; dirulaguntza jasotzen duten proiektuak puntualak dira (50 orduko aholkularitza), denboran mugatuak (3 hilabete) eta euren jarduera-eremuan inpaktu handia dutenak. Hala, %100 finantzatzen da eta dirulaguntzaren xedea da lizitazio publikoa gainditu duten aholkularitzen artetik aukeratutako aholkulariaren gastua ordaintzea.
Hazinnova doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat da, lana antolatzeko modu berriak edo enpresa bakoitzaren produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak inplementatzea helburu duena.
Hazinnovak aholkularitza ematen du helburu hauek dituzten berrikuntzako mikroproiektuentzat:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?