Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 ekaina, 2021 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Tapiak nabarmendu egin du Euskadi berrikuntza handiko eskualdeen artean sailkatzen duen EBren txostena

Sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak ahalegina egingo duela berrikuntza ez teknologikoa handitzeko enpresa txikienetan
Arantxa Tapia sailburua eta Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendaria, prentsaurrekoan.

 

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak nabarmendu egin du Euskadi berrikuntza handiko eskualdeen artean sailkatzen duen Europako Batzordearen txostena, Estatu osoan Madrilgo Erkidegoak bakarrik lortu baitu mugarri hori. Tapiak adierazi du albistea ona dela, baina halere Jaurlaritzak ahalegina egingo duela berrikuntza ez teknologikoa handitzeko enpresa txikienetan. “Hemendik aurrera arreta jarriko diegu gure sistemaren ahulune nagusia indartzeko garatu beharreko ekintzei”.

 

Eskualdeetako Berrikuntzaren Taula 2021 izeneko txostenak Euskadiren aurrerapenak nabarmendu ditu, berrikuntzaren indizean lehenbizikoz kokatu delako Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik (103,6 puntu, EBko 100eko batez bestekoaren aldean).  Txosten honek lau multzotan banatzen ditu EBko eskualdeak euren emaitzen arabera: berrikuntzako liderrak, berritzaile handiak edo berrikuntza handiko eskualdeak, berritzaile moderatuak eta berritzaile hasiberriak. Euskadi bigarren mailan dago goitik hasita.

 

Tapiak azpimarratu du Euskadik berrikuntza handiko eskualdeen kategoria berreskuratu duela “adierazleek hobekuntza orokorra izan dutelako. Eta hobekuntza hori gertatu da, berrikuntza-maila kalkulatzeko eginiko aldaketa metodologikoak gorabehera; mugak gogortu dira, baina halere iritsi gara Berrikuntza Handiaren mailara”.

 

Sailburuaren arabera, “duela bi urteko emaitzak akuilu bat izan baziren gure ahulunea gainditzeko, oraingoan, emaitza onak gorabehera, lanean hasi behar dugu denborarik galdu gabe”.

 

Esan du enpresa txikienekin lanean jarraituko dutela, indarrean dauden Innobideak eta Hazinnova programen bitartez, “eta aitortza egingo zaiela berrikuntzaren ekosisteman “lehen hazia” jartzen duten enpresei irailean abiaraziko den ekimen baten bidez”.

 

Tapiak hizpide hartu ditu Euskadiren indar-gune garrantzitsuenak, besteak beste, berrikuntzak produktu berrien salmentan duen inpaktu handia, ezagutza intentsiboko sektoreetako enplegua eta biztanleria gaztearen goi-mailako kualifikazioa.

 

Erronkei dagokienez, Euskadik ETE berritzaileen portzentajea handitu behar du, eta sailburuak aipatu bezala, “adierazle hori duela bi urte baino hobea bada ere, badakigu lanean jarraitu behar dugula”.

 

“Gure helburuetako bat da “altuerako” berrikuntza bultzatzea, baina baita ere “azken miliakoa”, ETE bat bera ere atzean utzi gabe” adierazi du.

 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak