Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 ekaina, 2021 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Barnekintzaile programa EIKTak UP Euskadi

Igarle Taldeak eraldaketa digitalarekin laguntzen ditu enpresak erabat euskalduna den kapitalarekin

Taldea osatzen duten bost enpresak, Igarle, ITAktion, Aida, Sofyhard eta Data Juice Software, elkarrekin koordinatzen dira prozesuak egoki digitalizatu daitezen
Igarle

Igarle Taldeak 30 urte daramatza enpresa-prozesuen digitalizazioarekin laguntzen. Donostian du egoitza, eta enpresak digitalizatzeko software-en garapen eta inplantazioarekin lotura duten beste enpresen integrazioa ardatz duen hazkunde inorganikorako prozesu estrategiko batean dago sartuta.

Igarle Taldeak, gaur egun, 50 langile ditu eta bost enpresak osatzen dute. Duela urte batzuk hazkunde inorganiko horri ekin zion, sektoreko beste enpresa batzuk gehituz, bezeroei 360ºko soluzioak eskaintzeko asmoz. Erakundeekin erabaki-zentroa Euskadin mantentzeko konpromezua mantendu zen: “Gure kapitalaren %100 euskalduna da eta Igarle Taldea osatzen duten enpresa guztiak talentuan, irtenbideetan eta bezeroetan konplementatzen dira”, azpimarratu du Taldearen zuzendariak, Fran Manzano Aramendik.

Horrela, diziplina anitzeko taldeak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: kontsultoria teknologikoa, software-garapena, Business Intelligence, mugikortasuna, fiskal eta kontabilitatean espezializatutako profesionalak, administrazioa, logistika, Smart teknologiak, marketing eta komunikazioa, euskarria, kalitatea eta gardentasuna, zibersegurtasuna, interoperabilitatea, hardware eta sistemak, ekoizpena… “Igarle Taldea osatzen duten enpresei esker nabarmentzen da, elkarrekin lan egiten baitute bai barneko, bai bezeroen proiektuetan”, azaldu du Manzanok.

Igarle enpresa nagusia da eta enpresen eta erakundeen eraldaketa digital eta estrategikoarekin zerikusia duten arlo guztiei ematen die erantzuna. “Alor hauen artean, automozioko syncro berezitasunean %30 esportatzen dugula nabarmendu nahiko genuke, baita gure esperientzia handia BI eta behatokietan, zibersegurtasunaren alde orain dela urte asko egin genuen apustua eta gure etengabeko hobekuntza eta berrikuntza logistika eta TMSync-ekin mugikortasunaren alorretan”, azpimarratu du zuzendariak.

Taldeak zerbitzu integrala eskaintzen du bere beste lau filialekin: ITAktion, SAP-en partner-a, berrikuntzarako kontsultoria bat da non ETE-en kudeaketa prozesuak diseinatu eta garatzen duten; Aida, Gasteizen kokatua, hardware eta sistemetan, software-aren garapenean, sareetan, zibersegurtasunean eta cloud zerbitzuetan espezialista; Sofyhard, bilboko enpresa, enpresen kudeaketa eta software-aren garapenera zuzenduta, bezero-kartera handiarekin; eta Data Juice Software, enpresa berri bat, interoperabilitatera eta dokumentu digitalera zuzenduta, non datuen eta negozio-dokumentuen truke digitala bultzatzen den balio-katearen eragile ezberdinen artean.

Arimatek, irteera berria

Gainera, Igarle Taldeak laster start-up berri bat merkaturatuko du, enpresak teknologia berriak inplantatzeko prozesuan laguntzeko, eta Arimatek izango du izena. “Giza-alderdia kontuan ez izateak ondoriak dakartza, esaterako, teknologia berrien errefusa, lan-estresaren areagotzea, motibazio-falta, frustrazioa, efizientziaren galera… Horregatik start-up berri honen sorkuntzaren alde apustua egin dugu, enpresei aldaketa-teknologikoa errazteko”, azaldu du Manzanok. Arimatekek prozesu horretan lagunduko ditu, inpaktua eta langile propioen erresistentzia txikitzeko, egokipen handiagoa eta azkarragoa lortzeko eta, ondorioz, efizientzia eta errentagarritasuna handitzeko.

Taldeko enpresek Euskadiko enpresa-ekosistemarekin ere dute harremana: “SPRI Taldearen hainbat laguntza-programetan hartzen dugu parte, bai guk bai gure bezeroek, honen inguruko informazioa ematen baitiegu eta eraldaketa digitalaren alorrean dirulaguntzak jaso dezaketen proiektuetan laguntzen baitiegu”.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak