Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euroko laguntzak emango ditu ETE berritzaileak sortu eta bultzatzeko. SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentziak) kudeatzen duen Gauzatu programa ekainaren 29tik aurrera (asteartea) zabalduko da eta eskaerak egiteko epea urriaren 15ean amaituko da.
Dirulaguntzak itzulgarriak dira eta inbertsioaren % 35eraino irits daitezke. Gehienez 200.000 euro emango dira sortutako enplegu berri bakoitzeko, eta 150.000 euro mantentzen den lanpostu bakoitzeko. Dirulaguntzak bost urteko epean itzuli beharko dira.
Helburua da enplegua sortzen duten inbertsioak bultzatzea eta enpresei hazten laguntzea, suspertze ekonomikoaren, enplegua berreskuratzearen eta kalitatea hobetzearen aldeko apustua eginez, hazkundearen bidera itzultzeko.
Gauzatu programaren helburua da oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzen eta garatzen laguntzea etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa.
Enpresa onuradunak izango dira erauzketa, ekoizpen eta eraldaketa arloetako eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetako industri arloko ETEak, oinarri teknologiko edo/eta berritzailekotzat jotzen badira. Horiez gain, onuradun izan daitezke baita ere jarduera nagusitzat ondoko hau duten konpainiak: Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (BCSC) zibersegurtasun-katalogoan erregistratutako enpresa industrialen IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneak zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa.
Programa honen bidez, enpresek aukera izango dute lursail eta eraikuntza berriak erosteko, makina, tresna edo instalazio elektrikoekin ekipatzeko, gailu eta programa informatikoak erosteko eta jabetza industrialarekin eta patenteekin lotutako gastuak ordaintzeko.
Gauzatu programak % 35eko dirulaguntzak emango dizkie teknologi arloko enpresa txikiei, eta % 30ekoak enpresa berritzaileei. Konpainia ertainen kasuan, teknologi arloko enpresentzako laguntzak % 30ekoak izango dira, eta enpresa berritzaileen kasuan, berriz, % 25ekoak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?