Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 ekaina, 2021 Berrikuntza Ekintzailetza Finantziazioa I+G Araudia BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Nexkin Medicalek finantziazio kanpaina bat ireki du merkatuan sartzeko

Donostiako enpresak 800.000€-rainoko kanpaina ireki du Capital Cell plataforman biozientzietan interesa daukaten inbertitzaileentzat

 

Nexkin Medicalek, alergien inguruko medikuntza teknologia garapeneko enpresa gipuzkoarrak, finantziazio kanpaina bat ireki du Capital Cell-en, Europako biozientzia sektorerako lehenengo equity crowdfunding plataforman. Finantziazioak 800.000€ biltzeko helburua du eta dagoeneko %60-a baino gehiago lortu da gutxi gorabehera 100 inbertitzailek egindako ekarpenei esker.

 

Lortutako kapitala enpresaren lehenengo produktua Europako merkatura ateratzeko erabiliko da: Nexkin DSPT izeneko aparatua, alergiak hautemateko prozesua automatizatzeko eta digitalizatzeko balio duena. Horretaz gain, ekarpenek produktua Estatu Batuetan ere merkaturatzea ahalbidetuko dute.

 

Nexkin Medicalek garatutako teknologia hainbat ospitaletan erabiltzen dute dagoeneko, hala nola, Carlos III Unibertsitate Ospitalean (Madrilen), Arabako Unibertsitate Ospitalean, Donostia Unibertsitate Ospitalean eta Clínica Universidad de Navarra (Iruñan).

 

Nexkin Medicalek egungo bere kideen kapital pribatuaren ekarpenak jaso ditu bere teknologia garatzeko, kapitala handitzeko zenbait txandatan. Horretaz gain Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren laguntza ere jaso du, baita Biozientziak Gipuzkoa Fundazioaren mailegu partehartzaile bat ere.

 

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak