Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak argitaratu berri duen Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketari buruzko gida eta Euskaraz, balioa erantsi lanari! egitasmo berria nabarmendu ditugu aste honetako IndeusBerri gunean. Baita Euskararen Ingurune Digitala, euskara ingurune digitalean sustatzeko gomendioak jasotzen dituen liburua, eta Node.js praktika onen gidaren euskarazko bertsioa ere.
Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketari buruzko gida argitaratu du Eusko JaurlaritzakKultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskalit Fundazioarekin batera landutako gidak, erakundeen lehiakortasuna hobetzeaz gain, euskara sustatu nahi du, beste hizkuntzekin batera, ohiko lan hizkuntza izan dadin.
Euskaraz, balioa erantsi lanari!Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala Euskaraz sustatzeko egitasmo berria Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa Sailburuordetzak eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzak eta LANEKI elkarteak abiarazi dute.
Euskara ingurune digitalean sustatzeko bide orria Hainbat adituk, erakundek eta elkartek lankidetzan garatutako dokumentuak 4 lan lerro estrategiko, 10 gomendio eta 24 ekintza-proposamen biltzen ditu.
Node.js-ren Praktika Onak gida euskarazInterneteko aplikazio eskalagarriak, batez ere zerbitzariak sortzeko diseinatutako programazio ingurune bat da Node.js. 80tik gora praktika, estilo eskuliburu eta arkitektura aholku biltzen dituen gida, orain euskaraz ere badago!
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?