Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 uztaila, 2021 Berrikuntza Eraldaketa digitala BDIH Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Egile Mechanics, aeronautikan eta elikadura sektorerako metalezko ontzietan aplikatutako berrikuntza

BDIH Konexio programaren laguntza jaso duen enpresa gipuzkoar hau zehaztasunezko mekanikan espezializatuta dago

 

Egile Mechanics enpresa gipuzkoarra 2018an eratu zen izen horrekin, baina 31 urte daramatza lanean, DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión) eta Zehatz batu ondoren sortu baitzen. Biak ziren Egile taldeko enpresak, eta sozietate independente izateari utzi zioten zehaztasunezko mekanikan zentratutako erakunde bakar batean integratzeko. Egile Mechanics enpresak mekanizatuko konponbideak eskaintzen ditu arlo guztiz desberdinetarako, hala nola aeronautikarako edo elikadura sektorerako, eta tapa irekierrazak fabrikatzeko sistema osoak egiten ditu azken sektore horretarako. Konpainiak  SPRI Taldearen  laguntza jaso du BDIH Konexio programaren bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, testak egiteko eta baliozkotze prozesuetarako.

 

“Gaur egun enpresak bost negozio-esparru ditu: AeroTransmissions, AeroSystems eta AeroEngines aeronautika sektorean; ExtremePrecision, Big Science eta Osasun sektorean, zeinetan beharrezkoak diren partikula-azeleragailuetan egon ohi diren muturreko tolerantziadun osagaiak; eta CanTooling, elikadurako metalezko ontziak egiteko sistemak”, azaldu du Nagore Barrenak, Egile Mechanics-eko berrikuntza managerrak.

 

Aeronautika sektorean, hegazkinetako pieza kritikoak egiten dituzte. “Adibidez, lur-hartze sistema eta beste sistema konplexu batzuk, esaterako potentzia-dentsitate handiaren transmisio-erreduzitzaileak eta motorraren zati beroen osagaiak. Azken horiek fabrikatzeko super-aleazioak erabili behar izaten dira, muturreko tenperaturak jasan behar dituztelako.  Abiadura Handiko Turbinaren osagaiak ere egiten ditugu, eta motor-arkitektura berri bat, zeinarentzat nikel monokristalinoa erabiltzen baitugu, mugarri berri bat ezarri dugularik aeronautika sektorean”, adierazi du arduradunak.

 

Hala, euren I+G-ko jarduerak material hori baliatzera bideratuta daude, helburutzat baitute “abiadura handiko turbinetarako produktuak egitea eta Estatuko hornitzaile bakarrak izatea”. “Gure enpresak jakintza handia dauka mekanizatu aurreratuaren arloan, baina baita ere pieza edo sistemen diseinu-prozesuan”, dio berrikuntza arloko  arduradunak.

 

CanTooling unitatean metalezko ontzientzako tapa irekierrazak egiteko trokelak eta sistema osoak diseinatu eta fabrikatzen dituzte, eta ExtremePrecision atalean, berriz, partikula-azeleragailu linealetarako osagai eta multzoak edo erradioterapiarako osasun-produktuak. “Hemen zehaztasun-eskakizuna hain da handia, non tenperatura eta hezetasun baldintza espezifikoko areto berezi bat behar izaten baita fabrikaziorako. Zehaztasun eta konplexutasun handiko prozesuak dira”.

 

Enpresak 190 langile inguru ditu eta 28 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen 2019an. “2020an fakturazioak behera egin zuen pandemiagatik eta abiazio zibilaren jardueraren jaitsieragatik. Baina jarduera aeronautikoa mantendu egin da beste sektore batzuetan, adibidez helikopteroetan eta arlo militarrean”. Negozioaren %15 I+G-n inbertitzen dute.

 

BDIH Konexio programaren bitartez jaso duten 10.800 euroko laguntzarekin makina adimendunen arloko proiektu bat garatu dute. Zehazki, besoak fabrikatzen dituzte (motorreko pieza sentsitibo bat, kritikoa hegazkin baten segurtasunerako), “eta horrek esan nahi du eskakizunak oso zorrotzak direla”. Pieza horrek oso tenperatura altuak jasaten ditu motorrean duen kokapenagatik, eta nikel monokristalinozko materialak ezin egokiagoak dira horretarako. Horregatik fabrikatu nahi ditugu material horrekin.  Pieza kritiko bat da eta mekanizatzeko oso zaila”.

 

BDIH Konexio programan garatu duten proiektuaren helburua izan da material horrekin egin beharreko piezen diseinu kontzeptuala sortzea, zuzenketa-tresnak aukeratzea eta “makinagarritasun entseguak egitea, makinaren parametroak neurtzeko. Proba guztiak egin ondoren garapen-fasean dago orain, eta merkatuan sartzeko posizionatzen ari gara”, esan du Nagore Barrenak.

 

Egile Mechanics enpresaren etorkizuneko erronkak dira fabrikatzaile izaten jarraitzea, piezen diseinuan espezializatzea eta “aeronautikari dagokionez, nikel monokristalinozko produktuak egiten hastea. Beste bi negozioetan asmoa da beste material batzuk erabiltzen hastea ontziak eta sistema irekierrazen eraztunak egiteko”. Bere proiektuetan gaikuntza teknologikoa hobetu nahi dute eta produktu eta material berriak eskaini.

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak