Turkia merkatu garrantzitsua da Euskadirentzat, hain zuzen, Turkiak Euskaditik eginiko inportazioak % 46 hazi dira azken urtean, 113,6 milioi euro guztira. SPRI Taldearen menpeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi telematiko batean hizpide hartu dira Turkiak eskaintzen dituen inbertsio-aukerak, eta orobat informazioa eman da Europar Batasunak IPA tresnaren bidez -EBn integratzeko hautagai diren herrialdeentzat bereziki sortua- ematen dituen laguntzei buruz.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziako ordezkari Miren Madinabeitiak ireki du jardunaldia. Bertan parte hartu Nazli Seza Onat-ek, Turkiako enbaxadako kontseilari komertzialak, zeinak Turkiako merkatuaren abantailak aipatu baititu: negozioetarako antzeko kultura eta estiloa, komunikazio onak eta zerga-erregimen gardena. Nabarmendu du kolaborazio handia dagoela Euskadirekin, besteak beste, energia, osasun, garraio, makineria, farmazia edo logistika sektoreetan.
Turkiako Presidentetzako Inbertsioen Bulegoko aditu Fatih Celik-ek hizpide hartu ditu lan-arloko kostu lehiakorrak, multinazionalen nazioarteko presentzia handia eta manufaktura-industriaren gorakada, “azken bost urteetan % 25eko hazkundea izan baitu”.
Celik-ek baita ere esan du azken bost urteetan 85.000 milioi euro inguruko inbertsioak egin direla azpiegitura proiektuetan, zeintzuen artean baitaude Istanbuleko hirugarren aireportua, ospitale publiko bat edo Istanbuleko hirugarren zubia, “eta beste 325 bilioiko inbertsioak aurreikusi dira 2023rako”.
Celik-ek aipatu du inbertsio-aukera gehienak sektore hauetan daudela: automozioan (urtean 1,5 milioi ibilgailu ekoizten dira), manufakturan (ia 30.000 milioi euroko merkatua dago), energian (55.000 milioi eurotik gorako merkatua), biozientzietan eta azpiegituretan.
IPA tresnaren Turkiarako programen arduradun Andrés Moyák ere parte hartu du jardunaldian. IPA tresna Europako funts bat da, Europar Batasunean integratzeko hautagai diren herrialdeei laguntzea helburu duena.
Funts hori 2007an sortu zen 11.500 milioiko aurrekontuarekin, eta bere hirugarren edizio honetan 12.500 milioi euroko zuzkidura du datozen zazpi urteetarako. Zazpi herrialderi zuzentzen zaie: Turkiari eta EBtik kanpo dauden Balkanetako sei herrialderi. Hain zuzen, Turkia izan da funts gehien jaso dituena: IPA programaren aurreko edizioan (2014tik 2020ra) 3.100 milioi jaso zituen guztira.
Moyák adierazi duenez, “helburu nagusia da herrialde hautagaietako legeriak harmonizatzea, aukera izan dezatela araudietan egin beharreko aldaketak egiteko, eta gai izan daitezela EBn sartzen direnean jasoko dituzten funtsak administratzeko. Ezinbestekoa da beharrezko egiturak izatea, funts horiek eraginkorki eta Batasuneko arauen arabera kudeatzeko.
Moyák azaldu du oraindik ez dela finkatu “IPA programaren hirugarren edizioak zazpi herrialdeetako bakoitzari emango dion diru kopurua. Pixkanaka zehaztuko dira zenbatekoak, horretarako kontuan hartuz aurkezten diren proiektuak, gabeziak eta inpaktua”. Nobedade gisa, edizio honetan zazpi herrialde horien gabeziei buruzko estrategiak definitu behar dira, eta “proiektuek behar besteko heldutasuna izan behar dute atzerapenik gabe martxan jartzeko”.
Jardunaldiari buru emateko, Miren Madinabeitiak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren txosten baten ondorioak azaldu ditu eta aipatu du Turkian euskal enpresen 14 produkzio-lantegi daudela, nagusiki energia berriztagarrien eta makina-erremintaren sektoreetan. Bestalde, azterlan horrek aukerak detektatu ditu automozioan, burdinbideen sektorean eta gailu medikoen esparruan.
Hemen jardunaldi osoa:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?