Prozesu industrial batzuetan mota ugariko eraldaketa-tresnak erabiltzen dira. Sentsore eta transduktoreekin monitorizatzeak prozesu horiek kritikoak bihur ditzake, elementu horiek makinetan kokatzea zaila baita. Horregatik, kasu askotan, neurketa zeharka ateratako datuekin egiten da, eta gauza bera gertatzen da datuetatik elikatzen diren modelizazio eta simulazioekin ere.
Eraldaketa-tresnetara iristea zaila den lekuetan datuak biltzeko erronkaren aurrean, SUSIE proiektua gauzatu da, Azterlan lider dela, eta Tekniker, Tecnalia, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU eta Invema partaide direla.
Partzuergo horrek lortu du tetrafil-kableak, hau da, isolamendu mineralaren bidez babestutako lau kable, zorroan sartzea altzairuzko tresnen gainazalean, teknologia gehigarria erabiliz. Proiektuaren arduradunen arabera, “Potentzia hornikuntza eta seinale erauzketa ziurtatzea oinarrizko lehen urratsa da gainazaleko sentsore sistema bat fabrikazio tresnetan ezartzeko”. Kableatua larruazalpetik txertatzeko prozesuaren bidez, proiektuak bere lehen helburua lortu du.
Proiektu hau kable tetrafilarrarekin egiten den lehena da. Gainera, prozesu honetan LMD (Laser Metal Deposition) teknologia erabili da “soldadura kontrolatua egiteko gai izan gara, bero-ekarpen baxuarekin, erremintaren metala eta kableatua hondatzen ez baitu”, Azterlan Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den zentroak adierazi duenez. Proiektu honek SPRI Taldearen Elkartek programaren laguntza jaso du.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?