Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 uztaila, 2021 Euskara industrian Enpresa digitala Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Enpresa Digitalak Google Tag Manager tresnari buruz irailerako antolatu duen ikastaroa, Zientzia Kaiera gunean Txirrindularien kaskoen azpian dagoen zientzia izenburupean argitaratutako artikulua, Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak XXI. Mendean EHUren Masterraren bigarren edizioaren deialdia eta Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk egin duten COVID-19aren eragina erakundeen komunikazio publikoan ikerketa ekarri ditugu aste honetan IndeusBerri gunera.
IndeusBerriren bannerra

Enpresa Digitala

Tailerra: Google Tag Manager, neurtu zure webgunea garatzailearen menpe egon gabeIkastaro hau Google Analytics, Publizitate pixelak (Google Ads, Facebook, Twitter) eta beste marketin-tresna batzuk (Hotjar, Bad) inplementatzen ikasteko da, gure estrategia digitalaren jarraipenaren gaineko kontrol handiagoa izateko, ezagutza tekniko handia behar izan gabe.

Txirrindularien kaskoa

Txirrindularien kaskoen azpian dagoen zientziaGaur egun forma aerodinamikoa duten arren, lehenengo kaskoak larruzko zintez eginda zeuden eta ez zuten gehiegi babesten. Polimeroen garapenarekin, ordea, sektore honen iraultza etorri zen. Leire Sangroniz eta Ainara Sangroniz, Kimikan Doktoreek txirrindularien kaskoei buruz idatzitako artikulu interesgarria, Zientzia Kaiera gunean argitaratua.

EHUren berezko masterra

Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak XXI. Mendean EHUren Masterraren bigarren edizioaren deialdiaEuskara zerbitzu eta lan hizkuntza izan dadin egindako planak, gizartean euskararen erabilera areagotzeko bultzatu diren egitasmoak, aisialdiari eman zaion garrantzia, Helduen Euskalduntzean egindako bidea… hori guztia aztertzea du helburu moduluka antolatu den Master honek. Edukien artean dago INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma.

Soziolinguistika klusterraren ikerketa

Pandemiaren agerpenak proban jarri ditu erakundeen komunikazio praktikak eta hizkuntzak kudeatzeko moldeakSoziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean garatzen duten Jendaurrean Erabili proiektuan “COVID-19aren eragina erakundeen komunikazio publikoan” ikerketa egin dute 2020 eta 2021 artean.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak