Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Europako Batzordeak aurkeztutako proiektu klimatikoari buruz mintzatu da, eta nabarmendu du Europak 2050erako nahi duen neutraltasun horretara iristeko dagoeneko lanean ari dela Euskadin, Basque Green Deal-aren bidetik, hain zuzen. Hala ere, adierazi du erpin asko daudela oraindik lantzeko, besteak beste, auto-elektrikoen ekoizpenaren eta salmentaren prezioa egokitzea, autoak kargatzeko sistemak landu bere osotasunean, sare-elektrikoa prestatu karga guztiak jasateko, energia berriztagarrien aldeko apustua…
Zehazki baterien inguruan galdetuta, Tapia sailburuak azpimarratu du bai Gasteizen eta bai Donostian baterien inguruan teknologia ezberdinak lantzen dituzten zentroak daudela, hain zuzen, baterien muina garatzeko teknologian oinarritzen direnak. “Hori da gure desberdintasuna eta pentsatzen dugu aukera bat izan daitekeela hemen horrelako ekoizpen bat izateko”, esan du. Gainera, azpimarratu du, Next funtsak etorri edo ez horren alde egingo dela.
Atzo Madrilen Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan izandako bilerari buruz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du negoziaketarekin jarraitzea beharrezkoa dela oraindik, dokumentua ez baitago, Eusko Jaurlaritzaren ustez, onartzeko moduan. Izan ere, nahiz eta zenbait gai egokitzat jo, badira beste batzuk askoz gehiago landu behar direnak; esaterako, ekoeskemen gaia.
Hemen elkarrizketa:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?