Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten makineria aurreratu berria ezartzeko eta, horrela, euskal ETEen suspertze ekonomikoa bultzatzeko Renove Industria 4.0 programaren bidez. SPRI Taldeak abiarazitako ekimen hori uztailaren 20an abiatuko da seguruenik, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 4an amaituko da. Renove Industria 4.0 planaren hirugarren edizio honen helburua da laguntzak ematea makineria eta ekipamendu aurreratua erosteko eta industria iraultza berriaren edo 4.0 industriaren barruan kokatutako proiektuak garatzeko. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.
Renove Industria 4.0 plana espreski zuzentzen zaie industri arloko enpresei eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu-enpresei, eta gehienez 100.000 euroko dirulaguntzak ematen ditu enpresako, makineria berria edo/eta ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eros dezaten eta, bide horretatik, 4.0 Industriako proiektuak inplementatu ditzaten Fabrikazio Aurreratuaren arloan. Programa honen bidez baita ere finantzatzen dira proiektu horien inguruko aholkularitza gastuak. Eskaera bakoitzerako onartutako gehienezko gastu eta inbertsio-aurrekontuekiko dirulaguntza-portzentajea % 25ekoa izango da.
Iazko aurrekontua ere 5 milioi eurokoa izan zen, eta programak arrakasta handia izan zuen, 99 euskal enpresa eta 104 eskaera babestu baitziren.
Hala, makineria eta ekipamendu aurreratu horrek bideratzaile lana egin beharko du, aukera emanez Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa industrialei 4.0 Industriako proiektuak gauzatzeko teknologia berritzaileak erabiliz, besteak beste, analitika aurreratua, IoT edo fabrikazio gehigarria.
Ohiko 4.0 makineria produktiboaz harago (tornuak, fresagailuak, artezteko makinak, mekanizazio-zentroak, e.a.), proiektuetan aurkeztuko den ekipamendu aurreratuak talde hauetakoren batekoa izan behar du eta enpresetako lantegi eta produkzio-prozesuen digitalizazioranzko konbergentzia ahalbidetuko du: sentsorika, robotika, errealitate areagotuko betaurrekoak, sareko HW/SW ekipoak edo komunikazio-ekipoak, eta abar.
Hala, diruz lagunduko diren proiektuek teknologia hauetakoren bat baliatu behar dute: big data eta analitika aurreratua, fabrikazio gehigarria, robotika aurreratua eta kolaboratiboa, IIoT (Industrial Internet of Things), adimen artifiziala, sistema ziber-fisikoak, errealitate birtual-areagotua, biki digitalak.
Makineria berriak eta ekipamendu aurreratuak gutxienez 50.000 euro (BEZ kontuan hartu gabe) balio behar du. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta martxan jarritakoak izan behar dira, eta kasu guztietan erosketa formalizatu eta hurrengo 12 hilabeteetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?