Versiak aurrera egin du ingurune digitaletako bere balio-proposamenean, eta IDENTITATE ETA ZIURTAGIRI DIGITAL EGIAZTAGARRIAK sortzeko aukera ematen duen CERTIX IDENTITY aplikazio berria sortu du. Aplikazio hori erregistro aldaezinetan eta zorro digital eramangarrietan oinarritzen da, eta segurtasun- eta konfiantza-esparru baten barruan datuen subiranotasuna ematen die pertsonei.
Gaur egun, identifikazio eta autentifikazio fisikorako mekanismorik fidagarriena, gure itxura fisikoaren ezaugarriekin bat etorriko den argazkia daraman nortasun-agiri bat eskatzea da. Identitatearen egiaztatzaileak gutxitan izaten du teknologia egokia nortasun-agiri fisikoa legitimoa den ala ez egiaztatzeko.
Identitate pertsonalaren alorrean eskura dauden teknologiak erabat aprobetxatzeko ezintasunak ondorio nabarmenak ditu. Identitate-frogarik ez izatea, nortasun-agiriak faltsutzea, identitatea lapurtzea eta nortasun-agiriak galtzea, identitatearekin erlazionatutako beste arazo batzuen artean, ohikoak dira.
Azken urteotan, zenbait estandarren, protokoloren eta teknologiaren garapena ikusi dugu, unibertsala, merkea, segurua eta eskalagarria izango den identitatearen kontzeptu berri bat eskaintzeko. Certix Identity-k, estandar teknologiko horietan oinarrituta eta datu pertsonalen segurtasunari eta kudeaketari buruzko arau zorrotzenak betez, kredentzial bat jaulki duen erakunde baten eta titular baten arteko harreman seguru eta unibokoa ezartzeko aukera ematen digu, eta, horrela, gutxieneko informazio-esposizio batekin, egiaztagiri horren egiazkotasuna gaitzeko.
Certix Identity-k informazioaren titularra burujabe bilakatzen du, bere kredentzialak kontrolatzeko eta bere pribatutasuna kudeatzeko aukera emanez; Blockchain teknologia erabiltzen du, segurtasuna eta aldaezintasuna ematen duen informazio-biltegi gisa. Eredu horrek, norbanakoek euren aktibo eta kredentzial digitalen –pasaporte digitalak, enpresa-dokumentuak, diploma digitalak edo jabetza-tituluak– gaineko subiranotasuna izateko aukera ematen du, aplikazio mugikorretan isla daitezkeen zorro digitalen bidez.
Soluzio horrek konponbidea ematen dio identitate digitalaren eta kredentzial egiaztagarrien esparruko edozein jarduera-sektoreri, erakunde publiko zein pribatuei, osasun-, banku- edo industria-sektoreei, antzeko soluzioak diren Europako Osasun Pasaportearekin edo Ipar Amerikako Excelsior Passekin ikusten ari garen bezala, baldin eta segurtasuna eta gardentasuna ezbairik gabeko premisak badira. Informazio gehiago gura izanez gero, sartu hemen: www.certificx.tech.
Versiari buruz
30 urtetik gorako historiarekin, Versiaren kapitalaren % 100 euskalduna da, eta IKTetan, digitalizazioan eta berrikuntzan diharduten 9 enpresak osatzen dute: Versia Infraestructuras TI, Versia Servicios Distribuidos TI, Versia Sistemas TI, Versia Contact Center, Versia Tecnologías Emergentes, Versia Digital Business, Versia Soluciones Tecnológicas eta Versia Cyber Shield sortu berriak. Guztiek dute Euskadin egoitza, eta sortzen duten enpleguaren % 95 baino gehiago EAEn sortzen dute. Prestakuntza handiko 900 profesionalek osatzen dute lantaldea, eta horien % 58 40 urtetik beherakoak dira. Nabarmentzekoa da, halaber, horrelako sektore batean, langileen % 38 emakumeak direla. 2020an, Versiak 75 milioi eurotik gorako fakturazioa lortu zuen.
Versiaren balio-eskaintza berrikuntzan eta aldaketara etengabe egokitzean datza, eta, horregatik, azken joera teknologikoak ezagutzea eta horiek merkatu, sektore eta erakundeetan aplikatzea funtsezkoa da bezeroentzat onura nabarmenak sortzeko: kostuak murriztea, produktibitatea hobetzea eta diru-sarrerak handitzea.
Versiak negozioa digitalizatzen laguntzen die bezeroei, Datuaren eta Softwarearen zutabeetan oinarrituta, eta zerbitzu eta soluzio globalak eta modularrak eskaintzen ditu, diziplina anitzeko taldeen talentuaren eskutik.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?