Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 uztaila, 2021 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Mercedesen bi furgoneta-modelo oinarritzat hartuta, Smart Comfort Platform 4.0 proiektuak material berritzaileak eta ekipamendu adimenduna eskaintzen ditu. Alegría-activity-k gidatu du eta hiru urteko lanaren ondoren, merkaturatzeari ekin zaio
Juan Jesús Alegría, alegria-activityren kontseilari delegatua, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia eta Emilio Titos, Gasteizko Mercedesen instalazioko zuzendaria

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko eta berritzeko gaitasuna erakutsi du berriro. Ekimen horrek hiru urteko elkarlana behar izan du hamar enpresen artean, eta dagoeneko lortu du bere emaitza: lehen ‘euskal camper premium’-a.

Proiektu honek material aurreratuak eta jasangarriak garatu ditu, bai eta ekipamendu adimenduna ere, premium ibilgailuen plataformen barruko erosotasunera bideratutako funtzio pertsonalizatuak lortzeko. Horren ondorioz, izen propioa duten bi furgoneta modelo sortu dira: ‘maite’ Sprinter modeloaren bilakaera kanperizatua da, eta ‘aiala’ Mercedesen Gasteizko lantegian egindako V. klasean oinarritzen da. Lehenengoa merkaturatzen hasi dira, eta bigarrena laster jarriko dute salgai.

Alegria-activity enpresa gasteiztarrak gidatu du proiektuaren partzuergoa, eta harekin batera egon dira Ekide Group, Obekinematics powered by Hettich, Industrias Químicas Irurena, Maier, Optimus 3D, Rotobasque eta Segula Technologies, baita Cidetec eta Vicomtech zentro teknologikoak ere, biak Basque Research & Technology Alliance (BRTA) aliantzako kideak, eta Adigest-Incotec.

I+G proiektu hau Eusko Jaurlaritzak (Hazitek programak), Arabako Foru Aldundiak (Álava Innova programak) eta Europako EGEF funtsek finantzatzen dute. Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia eta Estibaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea izan dira.

Smart Comfort Platform 4.0 proiektuak bi ibilgailuen barruan prestazio handiko produktu berriak sortzeko furgonetak ‘kustomizatzea’ ahalbidetu du. Zehazki, partzuergoak honako lan hauek egin ditu: kabinan eta aurreko panelean entretenimenduko elementuak sartu ditu; isolamendu akustikoa eta termikoa duten sabaia eta gela-bereizgailuak gehitu dira, ahalik eta pribatutasun handiena bermatzeko; eta barruan bulego-giroa sortzea ahalbidetzen duten ateak eta eserlekuak sartu dira.

Alegria-activity enpresak gidatutako proiektuak hainbat alderdi landu ditu, besteak beste, “enpresen lehiakortasun-posizioa hobetzea, beren sektoreetan lider gisa kokatuz, diseinu eta errealitate birtualeko teknologia berriak, konektibitatea, prozesu adimendunak eta gainazaleko tratamenduak industria mailan ezartzeaz gain”, azaldu dute Smart Comfort Platform 4.0 proiektuko arduradunek. “Proiektu honek euskal ekonomian bultzada bat eragitea espero da, enplegua, produktu berriak eta negozio ildoak sortzea”, gaineratu dute.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak