1997an sortu zenetik, Erke enpresa gipuzkoarra zerbitzu ibilgailuentzako soluzio integraletan espezializatuta dago. Era guztietako egokitzapenak egiten ditu energiaren, gasaren, herri-lanen eta automobilgintzaren sektoreetako enpresentzat. Egoitza nagusia Hernanin du, eta nazioartean ere badu presentzia, Portugalen eta Txilen plantak baititu. Gaur egun 30 profesionaleko lan-taldea du.
Erkek ibilgailuen ekipamendu-prozesu osoan lan egiten du. Bezeroen zalantza eta behar guztiei aurre egiteko, bere aholkularitza eskaintzen dute, horietara egokitzen diren ibilgailuak diseinatu ahal izateko. “Ibilgailuak tailer mugikor bihurtzeko egokitzen ditugu, gure bezeroek edozein sektoretan lan egiten dutela ere”, adierazi dute Erketik.
Furgonetetan ekipamendua ezartzeko momentuan, Erkek ibilgailu fabrikatzaile gehienekin akordioak ditu, Citroën, Dacia, Fiat edo Ford, besteak beste.
Ekipamenduez gain, Erkek ibilgailu komertzialen gailu digital eta elektriko guztientzako plataforma bat ere eskaintzen du, Modul-Connect PRO izenekoa. ModulConnect aplikazioari esker, ibilgailu guztiak ikusi ahal dira, eta haien egungo kokapena, ibilbidea, bateria-maila eta pisatze-sistemarik instalatuta dagoen kontsulta daiteke. Sistemak sentsorean baimendutako barrutitik kanpo dagoen balio bat detektatzen badu, abisu bat agertuko da.
Urte honetan, Erkek beste plataforma bat garatu du online-hodeian konfiguratzaileak kudeatzeko eta garatzeko. Horrela, erabiltzaileak modu arin eta errazean konfiguratu ahal izango du bere produktua web-aplikazio batetik. Plataforma hori SPRI Taldeak finantzatu du, Hazitek programaren eta Europar Batasunak emandako EGEF funtsen bidez.
Duela bost urte, Erkek Portugalen eta Txilen ezarri zituen bere egoitzak, merkatu horietan sendotzeko asmoz. 2020tik Perun eta Kolonbian bide beretik jarraitzeko lanean ari da. “Gure plana nazioartekotzearen aldeko apustua egiten jarraitzea da, dedikazioarekin, pazientziarekin eta arrisku kontrolatuekin”, adierazi du Xabier Cristobal enpresa gipuzkoarraren merkataritza zuzendaritzak.
Edozein enpresan bezala, COVID-19k sortutako pandemiak eragina izan du Erkeren ekoizpenean. “Pandemiak eragina izan du, baina oreka lortu dugu salmentetan, arretan eta merkataritza ekintzetan. Nazioarteari dagokionez, ez dugu bidaiarik egin, konferentziak izaten ari gara eta harremanak mantentzen eta zabaltzen saiatzen ari gara”, adierazi du Xabier Cristobalek.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?