Ekonomilari Euskaldunek azaroan egingo duten Biltzarra ekarri dugu aste honetan IndeusBerri gunera; baita Euskaltzaindiak argitaratu berri duen Telelanaren oinarrizko glosarioa eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Euskararen diskurtsoak enpresetan” jardunaldia ere.
Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra azaroaren 26an egingo da“Hidrogenotik Bioekonomiara” izenburupean egingo den biltzarrean parte hartzeko deialdia zabaldu dute antolatzaileek, 2021eko urriaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira parte hartze eskaerak.
Telelanaren oinarrizko glosarioa argitaratu du EuskaltzaindiakIaz geroztik, gizartea goitik behera eraldatu du COVID-19ak, eta lan-arloan ere eragin nabarmena izan du birusak. Eraldaketa horrek sustatu dituen oinarrizko hitz batzuk jaso dira Telelanaren oinarrizko lexikoan.
“Euskararen diskurtsoak enpresetan” jardunaldia irailaren 17anEusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldia da. Eremu sozioekonomikoan euskara nola edo zenbateraino aldatu den aztertuko dute, kontuan izanik pertsonak, enpresen egoera eta ingurua ere aldatu egin direla. Horrekin batera, bereziki teknologia aurreratuen sektoreak euskararen gainean duen diskurtsoa ere aztergai izango da.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?