Hainbat sektoretako 30 erakundek (IKT hornitzaileak, enpresa-taldeak, prestakuntzako eragileak) interesa agertu dute bat egiteko BAIC-Basque Artificial Intelligence Center elkartearekin, Adimen Artifizialeko Euskal Zentroarekin. BAIC duela hilabete eskas sortu zen eta helburutzat dauka Euskadin Adimen Artifizialaren garapena gidatu eta bultzatzea eta, bide horretatik, “enpresen lehiakortasuna eta euskal gizartearen ongizatea hobetzea”.
BAIC zabalik dago Adimen Artifizialari lotutako jarduera duten erakundeak hartzeko, esaterako hauek:
Hauek dira BAIC sustatu duten 17 erakundeak: CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Korporazioa, Onkologikoa, Petronor, Sener eta Versia. Sustatzaileen artean daude baita ere eragile zientifiko-teknologikoak eta prestakuntza-zentroak, hala nola Tecnalia, Vicomtech eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). SPRI Taldeak ordezkatzen du arlo publikoa Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren izenean.
Hauek dira elkarte berriaren helburuak:
BAICen jarduna bederatzi Ardatzetan egituratzen da, zeintzuetara biltzen baitira AA Euskadiko eragile ekonomiko eta sozialentzat eraldaketa-palanka gisa bultzatzeko egin beharreko ahalegin zehatzak. Ardatz horiek apustu jakin batzuetan zentratzen dira, horien bidez eraiki ahal izateko enpresa-ehun aberats, dibertsifikatu eta berritzaile bat, ekosistema zientifiko-teknologiko espezializatu bat, Administrazio Publiko berritu bat eta AAk eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko gai izango den gizarte moderno bat.
Hauek dira apustuak:
AA, lehentasun estrategikoa EBrentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat
BAIC abian jarri da, hain zuzen, AA eta gainerako teknologia digital berriak funtsezko instrumentu bilakatu direnean euskal gizartearen erronkei erantzuteko. Eusko Jaurlaritzak lider izan nahi du AA garatzeko eta haren inguruko ezagutza aplikatzeko prozesuan, eta horregatik, bere Gobernu Programako lehentasunen artean sartu du AA, zehazki, 14. konpromisoan: “Euskadin errotutako 4.0 Industria eta Adimen Artifizialaren garapena”. 2021eko martxoaren 31n onartutako Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategiak dio Adimen Artifiziala funtsezko palanka teknologikoetako bat dela aipatutako hiru trantsizioek planteatzen dituzten erronkei aurre egin ahal izateko.
Gainera, Europako Batzordeak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du, eta harekin bat etorriz, potentzia teknologiko handiek nahiz herrialde aurreratu txikiagoek ere dagoeneko ekin diote AA garatzen eta erabiltzen hasteko bideari. Azken horien artean aipatzekoak dira, adibidez, Finlandia, Danimarka, Eslovenia eta Estonia, zeintzuek herrialde handi eta aurreratuagoek baino ikuspegi espezializatuagoak garatu baitituzte euren nitxoak bilatu eta haiengandik bereizteko.
Euskadiko Adimen Artifizialeko aktiboak
Euskadi ez da hasiko hutsetik, dagoeneko badituelako hainbat aktibo bidea ematen dutenak AAren aldeko apustua egiteko lurraldearen eraldaketa digital eta lehiakorrerako palanka bezala. Aktibo horietako batzuk dira berrikuntzarako eta lidergorako bokazioa duen enpresa-ehun garrantzitsua RIS 3 estrategiaren esparruetan, klusterren sarea, aplikaziora bideratutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sare dibertsifikatua, Administrazio Publiko digital eta lehiakorra eta posizio pribilejiatua lurralde osoan konektagarritasun ultra-azkarra hedatzeko, AAren ezarpenerako palanka gisa.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?