Kanpo-eskeletoa industriako lesioei konponbidea emateko sortu da; batik bat automozioa, banaketa eta eraikuntza bezalako sektoreetan.
Enpresa honek hiru kanpo-eskeleto kaleratu ditu. Azkena, “Exofost”, merkatuan aurki daitekeen arinena da gaur egun, 0,8kg-ko pisua duela. Sistema honek, langileek izan ohi dituzten lesioak saihesteaz gain, beraien nekea ere ezabatzen du.
CHS-ren CEO den Carlos Fernándezek azaltzen digu: “industriako kanpo-eskeletoen abantailetako bat langilearentzako euskarria izatea da, mugimenduak jarraitzen baitizkio, zama arinduz eta lurretik objektuak altxatzeko indarra emanez. Ondorioz, langileak lesio gutxiago izaten ditu”.
Gainera, langileak lan astunak egiteko behar duen energia-kontsumoa %20tik %30era bitartean murriztea ahalbidetzen du gailu honek; hortaz, pertsonen osasunerako onuragarria eta beharrezkoa da. Min xumeak (unean-unekoak edota ikusezinak) nahiz lesio sendagaitzak eta ezindu bihur dezaketenak saihesten ditu. Ekonomiari dagokionez, lan-istripu eta gaixotasunen kostu ekonomikoaren %40a gihar eta hezurren lesio eta bihurdurei dagozkie; Mutuen txostenen arabera, lanetako baja eta ausentzien gehiengoa suposatzen du.
Informazio gehiagorako: www.cyberhs.eu
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?