Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 iraila, 2021 Berrikuntza Energia Ris3 Euskadi

Tapia: “Energia eolikoak lagundu behar digu Europako Itun Berderantz jauzi kualitatiboa egiten”

Klima-aldaketaren aurkako ekintza industria-ekoizpenaren mapa berean dago
Arantxa Tapia sailburua.

Arantxa Tapia sailburuak Onda Vasca irratian erantzun ditu egun-eguneko gaien inguruko galderak.

“Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka ekoizpen industrialaren mapa berean dago. Europako Itun Berdearen helburutik oso urrun gaude, baina urratsak eman ditugu. Ekian jarri genuen martxan, aurreko legegintzaldian, Euskadin dagoen parke fotovoltaikorik handiena, eta beste bat lantzen ari gara. Parkeak komunitate txikiagoetan jartzeko ere lanean ari gara. Dena da beharrezkoa.

 

Baina energia eolikoa da jauzi kualitatiboa ematen lagundu behar diguna, askoz leku gutxiago okupatuta, askoz ere ekoizpen handiagoa lortzen baitugu. Eta ez da nahikoa beste batzuek egitea, guk ere egin behar dugu, ez da nahikoa gertuko beste herrialde edo komunitate batzuek egitea. Guk ere egin behar dugu. Instalazio handiekin zein txikiekin.

 

Argiaren igoera kezkagarria da, bazetorrela ikusten ari ginen, baina ez dimentsio horrekin. CO2 isurtzen dutenei ezartzen dizkiegun tasak eta garestitzen ari den gasa faktura elektrikoan eragina izaten ari dira. Gainera, Espainiako Estatuko araudia dagoen bezala, inpaktua Europako gainerako herrialdeetakoa baino askoz handiagoa da. Etxeko esparruak ez ezik, enpresek ere kezkatzen naute, ekoizpen-sareak sufritu egiten baitu.

 

Europako funtsak. Proiektu askok gure ekonomiak eskatzen duen eraldaketa hori aprobetxatu nahi dute. Eta martxan jarriko ditugu Next funtsak iristen ez badira ere. Baina iristen badira, ongi etorri, dena azkarrago egingo da. Administrazioak ere aparteko funts horiek espero ditu trantsizio-politika horiek arintzeko”.

 

Otsoaren kudeaketa plan bat behar da, ez da nahikoa baliabideak izatea bajak berrezartzeko. Nahi duguna da abeltzainek bizirik jarraitzea, bestela gure mendiak, gure basoak, hutsik geratuko dira.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak