SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, TCI-Network Konferentzia Globalaren (The Competitiveness Institute) 24. edizioan parte hartu du. TCI Network klusterren eta berrikuntzako ekosistemen arloko profesionalen eta antolakundeen sare globala da, eta Errusiako Tatarstan Errepublikan egin da 24. edizio hau.
Tatarstan Investment Development Agency (TIDA) erakunde anfitrioiak SPRIko ordezkari David Fernández gonbidatu zuen moderatzaile aritzeko, agentziako arduradun den Taliya Minullina-rekin batera, “Sustainable Development. Agenda of the Regions” konferentziaren osoko bilkuran, konferentziako mahaiburu zirelarik Rustam Minnikhanov, Tatarstan Errepublikako presidentea, eta Merete Daniel Nielsen, TCI-Network sareko presidentea.
SPRI Taldeak orobat parte hartu zuen beste saio batean, zeinetan aztertu zen kluster erakundeek jokatzen duten papera lehiakortasun-adierazleak garatzean, eta zer indar duten eskualdeek inbertsioak erakartzeko, kontuan haturik agenda berdea. Saio horretan parte hartu zuten Ipar Renania-Westfalia (Duisburg), Kaluga, Mosku, San Petersburgo eta Altaiko Errepublikako ordezkariek.
25etik gora herrialdetako profesionalek hainbat gai landu dituzte kongresuak iraun dituen hiru egunetan, besteak beste, trantsizio berdea, ETEak balio-kate globaletan sartzea, klusterren etorkizuna, giza kapitalaren garapena eta kluster erakundeek hezkuntza-sistema berri baten sorkuntzari eginiko ekarpena.
Horiez gain, hizpide hartu dituzte orobat ekonomia zirkularrak klusterren bidez eskaintzen dituen aukera berriak, normaltasun berrian kolaboratzeko modu eraginkorrenak, kluster erakundeen kudeaketa erronka globalen testuinguru berrian, eta klusterrak eta lurralde adimendunak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?