2020an sortutako Novaut plataforma nazioartera zabaltzeko bokazioa duen startupa da. Erabat online bidezkoa den aktibitatearen aldeko apustua egin du beste hainbat sektorek bezala, industriak internet produktuen salerosketarako kanalik azkarrena, anitzena eta eskuragarriena dela uste duelako, “momentuz erabat ustiatua izan ez dena”, Ibáñezen arabera.
Egoitza Gasteizko Parke Teknologikoan du eta bertara hainbat herrialdetako eskaerak datozkio; hala nola Portugal, Frantzia, Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Peru edota Espainia. Marketplace honetan sakontzen dutenek 100.000 erreferentzia baino gehiago aurki ditzakete; hortaz, milaka eta milaka industria-produktu ere bai: sentsoreak, automatak, abiadura-moldatzaileak, industria-kableak, neurri-instrumentuak eta abar. Industriaren aktibitaterako piezen eta osagaien benetako biltegi baten aurrean gaude.
Novauten bidez Konpainiek dirua lor dezakete euren produktuak webgunean saltzen, produktu bakoitzagatik komisio txiki bat ordainduz eta hileroko harpidetza eginez. Bestalde, oso interesgarria da erosleentzat – gehienbat enpresak – euren makina edota lantegietarako osagai industrial teknikoak behar baldin badituzte.
Lortutako inbertsioaz, Novautek 2022 urte interesgarria dela deritzo bere garapenerako. Saltzaile eta harpidetuen kopurua hazteko asmoa du eta nazioarteko salmentak are gehiago bultzatu nahi ditu, gaur egun totalaren %30a izanik.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?