Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 iraila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Urriaren 7tik 9ra, Surf Business Meeting ekimena egingo dute Sopelan

Bosgarren urtez, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen sailaren bitartez, Surf Business Meeting ekimena antolatuko dute
Surf Business Sopela

Surfaren sektoreko ekintzaile eta enpresentzako urtero antolatzen den ekimena da Surf Business Meeting. Bertan, sare sozialetan nola saldu, COVID-19aren osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago erabiltzen den naturako turismoa izango dira protagonista nagusiak.

 

Bosgarren urtez, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen sailaren bitartez, Surf Business Meeting ekimena antolatuko dute, urriaren 7tik 9ra bitartean. Urtero antolatzen diren surfaren eta irristatze-kirolen tokiko profesionalentzako jardunaldiak dira, ekintzaile eta enpresei bultzada emateko eta berritasunak azaltzeko helburua dutenak, hain zuzen ere.

Ekitaldian, surfaren industriarentzat gaurkotasuna eta interesa duten ekimenak eta gaiak jorratuko dituzte, jardunbide egokien trukea eta jakintza sustatuz. Gainera, ekintzetako asko erreferentziazko profesionalen arteko ponentzia eta topaketen bidez garatuko dituzte.

Egun horietan, sare sozialetan nola saldu, COVID-19aren osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira protagonista nagusiak. Eremu bakoitzeko protagonista propioei esker, bertatik beratara kasu arrakastatsu batzuk ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Bertan, etorkizuneko erronkei nola aurre egin eta surfaren industrian hasteko tresna eta baliabideak ezagutu ahalko dituzte.

Jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik surfbusinessmeeting.pro webgunean izena eman beharko da.

“Aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren produktuak garatzeko harreman interesgarriak ezartzeko aukera ematen baitie”, adierazi du Teresa Fernandez Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.

 

Egitaraua

Urriaren 7an, eguenean, Bizkaiko surfaren, itsaso- eta irristatze-kirolen sektoreko enpresa txiki eta ertainei zuzendutako masterclass profesional bategaz abiatuko dira jarduerak, Getxoko Itxas Hubean.Hurrengo egunean, urriaren 8an, barikuan, Kurtzio kultur etxean Pierre Rollet eta Lucia Villegas bezalako punta-puntako surflariakaz hitzaldi dinamiko, ireki eta praktikoak antolatuko dituzte.Bukatzeko, zapatuan, urriaren 9an, irristatze-kirolen arloan emakumeen lidergoa sustatzeko eguna izango da. Hala, Roll ir Girls! taldeak Surf Business Meeting egutegiagaz eta proposamenagaz bat egingo du, skate txapelketa bategaz, besteak beste.

info+: surfbusinessmeeting.pro

 

Surf Business Sopela

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak