342 ETE euskaldunek enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa jasoko dute, datozen bi hilabeteetan, SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du. Irailaren 23an hasi zen Durangon eta eskualdeko bederatzi topaketetako bigarrena Tolosan izan da.
Ekitaldia Tolosako Lehiberri Zentroan burutu da, 9:30etan. Bertan egon dira Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia, eta Gotzon Bernaola, Enpresa Berrikuntzarako koordinatzaile nagusia.
Bigarren topaketa honetan Tolosaldea, Goierri, Donostialdea eta Andoain inguruko 44 enpresek jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.
Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: AFM, Beterri Buruntza Udala, Elikaduraren Clusterra, Goieki, Hegan, Uggasa eta Ikertalde.
Eskualdeko berrikuntza-prozesuetan parte hartu duten, eta ondorioz, saria jaso duten enpresak hauek izan dira:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Hazinnova aitortzak jarduera berritzaileetako euskal ETEei
Irailaren 23tik azaroaren 18ra bitartean 9 jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan. Topaketen helburua da parte hartzen duen enpresa bakoitzari, -guztira 395 berrikuntza-proiektu (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) programa honetan aitzindariak- eskerrak ematea eta enpresa horiek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.
Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.
Hazinnova jardunaldien egutegia:
Hazinnova programa
Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.
Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.
Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta.
Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?