Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 urria, 2021 Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G EIKTak

Tapiak Industrian jarri du susperraldi ekonomikoaren lidergoa

  • 25 euskal enpresek beren gaitasunak aurkeztu dituzte EMO Milan 2021ean, pandemia osteko nazioarteko erreferentziazko lehen enpresa-hitzorduan

  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Arantxa Tapia sailburua buru duela, Euskadiko makina-erremintaren presentzia lagundu eta bultzatu nahi izan du nazioarteko hitzordu honetanl

  • Tapiak nabarmendu eta eskertu egin dio Industriari susperraldian izan duen papera eta datu hauetan egiaztatzen da: Industria Produkzioaren Indizearen aurtengo hazkunde metatua % 13 izan da, esportazioen susperraldi bikainarekin eta lan-merkatuaren hobekuntzarekin

Arantxa Tapia sailburua, erdian, Milanen.

 

Makina-erremintaren Europako azokarik garrantzitsuenaren itzulera, EMO 2021, nazioarteko enpresa-jardueraren suspertzearen erakusgarririk nabarmenena da. 24 euskal enpresa daude Milango EMOn, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Arantxa Tapia sailburua buru duela, Euskadiko makina-erremintaren presentzia lagundu eta bultzatu nahi izan du nazioarteko hitzordu honetan.

Sailburuaren adierazpenak biltzen dituen bideoa

Era berean, sailburuak pandemia garai guzti honetan industriak izan duen papera eskertu nahi izan du. Tapiak irmo adierazi du “orain egiaztatzen dugun susperraldiaren zati handi bat Industriaren meritua dela eta Industriari zor diogula”. Industria Produkzioaren Indizeak aurten izan duen % 13ko hazkunde metatua, esportazioen susperraldi bikaina eta lan-merkatuaren hobekuntza dira aipatutako datuetako batzuk.

 

Tapiak gogorarazi duenez, industriak oraindik “zauriak” eta ondorioak ditu covid-aren krisiaren ondorioz, baina “dagoeneko Milanen dago nazioarteko deiari erantzunez, bezeroak zainduz eta Euskadin aberastasuna eta enplegua eskainiz. Azken hilabete eta asteetan ziurgabetasuna izan den arren, 25 enpresa daude hemen, Milanen, dagozkien standekin eta merkataritza-agenda oso biziarekin”.

 

EMO MILANO 2021ak, urriaren 4tik 9ra bitartean egingo den azokak, 34 herrialde ezberdinetako 700 enpresa hartzen ditu. Atzerriko erakusketarien presentzia guztizkoaren % 60 inguru da. Ordezkari gehien dituzten herrialdeak Italia, Alemania, Taiwan, Suitza, Espainia, Japonia, Frantzia, Hego Korea eta Estatu Batuak dira. Euskadi da, zalantzarik gabe, estatuko makina-erremintaren erreferentzia garrantzitsuena, Milanen presentzia duten estatuko 34 enpresetatik 25 euskaldunak bait dira.

 

Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendaria eta Mikel Amundarain Industriako sailburuordea egon dira, Euskadiko industriaren eta ekonomiaren motorra den sektore honetan eta Industria 4.0 estrategiaren digitalizazioarekin eta garapen teknologikoarekin duten konpromisoagatik nabarmentzen den euskal ordezkaritzari laguntzen.

 

Erakusketa-eskaintzaren barruan metalen konformazioa eta mozketa, robotika, automatizazioa, erremintak, osagarri auxiliarrak, mekatronika edo teknologia aditiboak sartzen dira, 100.000 metro koadroko azaleran. Azokak 3.500 makina jarri ditu erakusgai, 500 milioi eurotik gorako balioa dutenak.

 

Makina-erremintaren AFM klusterraren datuen arabera, sektorea 2020ko azken bi hilabeteetako dinamismo berarekin jokatzen ari da aurten. Eskaerak 2018koak baino handiagoak dira, batez ere fresaketan. Merkatuei dagokienez, Txina asko hazi zen iaz, eta Europan Italia eta Alemania nabarmentzen dira. Kezka lehengaien prezioa eta garraio-mugak dira. Urtarriletik abuztura, Estatuan makina-erremintaren eskaerak 687.000 milioi eurotik gorakoak izan dira.

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak