Hizkuntzen kudeaketa aurreratuko estrategiak lantzeko Eusko Jaurlaritzak enpresentzat antolatutako ekitaldia, Euskarabildua jardunaldiaren hizlarien zerrenda eta Euskal Herria Digitalari buruzko topaketa bildu ditugu aste honetako IndeusBerri gunean.
Eusko Jaurlaritzak hizkuntzen kudeaketa aurreraturako estrategiak landu ditu enpresentzat antolatutako prestakuntza-topaketa baten. Kultura eta Hizkuntza politika sailak antolatuta “Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketa. Integraziorako gida” aurkezteko eta enpresei hizkuntzen kudeaketarako estrategia lantzen laguntzeko prestakuntza-topaketa egin da Donostiako Eureka Museoan.
Atzerriko eta bertoko hizlariak izango ditu aurtengo EUSKARABILDUA jardunaldiakKris De Decker (Low-tech magazine), March (Momentanea Guatemalako Ciberfeministen Elkartea), Spideralex (Donestech), Beñat Irasuegi (Talaios Koop), Iratxe Acha (Fairphone), Ivan Gonzalez (Reciclanet) eta Xabier Igartua (Onaro) dira urriaren 28an Donostian egingo den jardunaldian parte hartuko dutenak.
"Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean" topaketa egingo da urriaren 15ean Errenterian. IPES, OlatuKoop, Teks eta Ipar-Hegoa, Manu Robles-Arangiz eta Iratzar fundazioek antolatutako jardunaldi honetan joan den ekainean aurkeztutako manifestua aztertu eta demokrazia digitala, lana eta robotizazioaren gaineko hausnarketa, hezkuntzaren digitalizazioa eta humanitate digitalak izango dituzte aztergai.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?