SPRIk “Networking-a – 4.0 Industria” kongresua antolatuko du Bilbon, datorren azaroaren 25ean, Enpresa Digitala ekimenaren bidez. Ekitaldi horren xedea da lankidetza sustatzea sektore industrialetako (automozioa, aeronautika, energia, makina-erreminta, e.a.) euskal enpresen artean, helburu honekin: EIKT berriak ezartzea (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, cloud computing-a, big data, zibersegurtasuna) 4.0 Industriaren inguruan dituzten beharrei erantzuteko.
Kongresuak bi zati desberdin ditu. Lehenengoaren izena da Gogoeta espazioak: “gure enpresetan 4.0 Industria garatzearen aldeko apustua”, non benetako esperientziak planteatu eta partekatuko baitira. Jaime Fernandez-Castañeda (Head of Technology Developmentde ITP Aero), Borja Pérez Villa (General Manager ABD Montajes Electrónicos enpresan), Angel Viñas (General Manager IPF enpresan) eta Estibaliz Elizondok (4.0 industriarekin lotutako berrikuntza-proiektuetako ikertzailea Edertek-en, Fagor Ederlan taldearen teknologi zentroan) euren esperientzia azalduko dute, eta erakutsiko dute nolako emaitzak lortu dituzten eraldaketa digitalaren eta 4.0 Industriaren aldeko apustua egin ondoren.
Bigarren zatian Aldebiko topaketak egingo dira, zeintzuetan enpresa parte-hartzaileek (bai sektore industrialekoek eta bai EIKTen sektorekoek) aldebiko negozio-bilerak egingo baitituzte, aurretik finkatutako agenda baten arabera, 4.0 Industriaren inguruko lankidetzak adosteko.
SPRIk bultzatu du Enpresen Networking-a – Basque Industry 4.0 kongresua Eusko Jaurlaritzaren “Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategiaren” barruan. Ekimen honen helburua da erakundeen arteko lankidetza sustatzea, EIKTak (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) integra ditzaten euren produkzio-prozesuetan, enpresetan 4.0 Industria garatzeko apustu gisa eta, aldi berean, euskal industriaren eraldaketa digitala orekatzea, abiadura desberdinak saihestuz.
Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak hizpide hartuko ditu Euskadik eraldaketa digitalaren arloan dituen helburuak eta politikak, eta baita ere aurkeztuko ditu administrazioak enpresei eskaintzen dizkien laguntzak eta Euskadin laguntza-programa publikoen bitartez eskuratu daitezkeen baliabideak (teknikoak eta giza baliabideak).
Kongresua Iberdrola Dorrean egingo da. Parte hartu nahi duten enpresek (industrialek zein zerbitzu hornitzaileek) izena eman behar dute helbide honetan: https://enpresadigitala.spri.eus/es/networking-empresarial-2021/
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?