Aste honetako IndeusBerri guneak hiru ekitaldi bildu ditu: alde batetik urriaren 19an egingo den Hizkelan jardunaldiaren 4.edizioa; bestetik urriaren 28an egingo den Euskarabildua topaketak edukiera osoa berreskuratu duela; eta azkenik Google Analytics 4 tresnari buruzko bi tailer egingo direla euskaraz azaroan.
Euskarabildua jardunaldiak edukiera osoa errekuperatu duEdukieraren muga altxatu da eta jardunaldiak bere edukiera osoa errekuperatu du. Hala ere, izen-emateak beharrezkoa izaten jarraitzen du. Nahi duenak streaming bidez ere jarrai dezake jardunaldia: Webgunean zuzeneko jarraipena egongo da eta Iametzak garatutako aplikazio bat erabiliko da jardunaldien eduki jarioa jasotzeko.
Hizkelan VI jardunaldia, urriaren 19anLanbide Heziketa eta lana euskaraz gaitzat hartuta, Lanbide Heziketako zuzendaritzetako kideak, irakasleak, Hizkuntza Normalkuntzako Teknikari Arduradunak, lantokietako arduradunak, erakundeetako ordezkariak eta elkarteetako kideak biltzen ditu, besteak beste, Hizkelan jardunaldiak.
Google Analytics 4ri buruzko tailerrak azaroan euskarazBizkaia Enpresa Digitala eta Garaia Enpresa Digitalaren eskutik, Google Analytics 4ri buruzko tailerrak egingo dira, euskaraz, azaroaren 11n eta 30ean hurrenez hurren. Tresna hau zer den eta aurreko bertsioarekiko dituen desberdintasunak aztertuko dira tailerrotan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?